(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,4 milioi euro bideratu ditu Tuterako Reina Sofía ospitaleko galdara-gela eraldatzeko astelehena, 2009.eko ekainak 22

Kirurgia-inguruak birmoldatzeko 1. fasea da, Nafarroa 2012 Planera bildua; instalazio teknikoak ere eraldatuko dira


Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari gerenteari baimena eman dio “Tuterako Reina Sofía ospitaleko kirurgia-inguruak zaharberritzeko lanen eta lan-gidaritzaren lehentasunezko jardunaren” 1. faseari dagozkion kontratuak egiteko, Nafarroa 2012 Planaren barruan. 1. fasean galdara-gela eta instalazio teknikoak eraldatuko dira, eta horretarako, Nafarroako Gobernuak 2.437.120 euro bideratu ditu guztira.

Gastua urte arteko izaerakoa izango da, eta beraz, Gobernuaren bilkuran onetsi behar da. Modu honetan banatuko da: 401.229 euro 2009ko gastuen aurrekontuan, eta 2.035.891 euro 2010ekoan. Lanen espedientea 2009an esleitzea aurreikusi da, eta era berean, lanak aurten birplanteatu eta hasiko dira. Hala ere, Nafarroako Osasun Zerbitzuari ematea eta onestea hamar hilabete barru egingo da, 2010ean.

Lanen proiektuak Tuterako Reina Sofía ospitalean

Reina Sofía ospitaleko kirurgia-ingurua berritu eta zabaltzeko lanak zerbitzuen eskaerak gora egin duelako abiatu dira, ospitaleak herritar gero eta gehiago artatzen baititu. Horrez gain, beharrizan asistentzial berrietatik eratorritako jarduerak ere gora egin du.

Proiektuaren arabera, bi erditze-gela eraikiko dira, eta horrela sei egongo dira guztira, eta operazio-gelak lau izatetik zazpi izatera igaroko dira. Horietako bi kirurgia handi anbulatoriora bideratuta egongo dira, eta bizkorketako eta zainketa berezietako unitate berria egongo da, hamar logelarekin, gaur egungo edukiera bikoiztuz. Birmoldaketa lanen ostean bi endoskopia-gela eta esterilizazio-gela berri bat egongo dira.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa