(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilariak kanpoan zabalduko den Nafarroaren irudi ekonomikoa aurkeztu du ostirala, 2009.eko ekainak 26

Ekintza hori Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan egin dute, foru erkidegoa inbertitzeko, lan egiteko eta ikasteko leku gisa aurkezte aldera


Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak Nafarroako ekonomia kanpoan sustatzeko materialaren berri eman du gaur goizean, prentsaurrekoan. Ekintza hori Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) barruan egin dute. Kontseilariarekin batera aipatu departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Franco Pueyo, egon da prentsaurrekoan.

Nafarroako Nazioarteko Planaren helburu nagusia da foru erkidegoa turismorako ez ezik inbertitzeko, enpresa eta ekonomi jarduerak egiteko, lanerako eta ikasteko leku gisa aurkeztea. Horretarako, NNPean hainbat sustapen jarduera daude jasota, besteak beste gaur aurkeztutakoa.

Zehazki, “Navarra, Spain, Innovating people” liburua aurkeztu dute. Liburuan, foru erkidegoari buruzko 33 informazio eta argazki multzo daude, sei ildotan banatuta: lurra, bizi kalitatea, eramangarritasuna, azpiegiturak, berrikuntza, teknologia eta lehiatzeko gaitasuna. Liburuaz gain bideo bat ere egin dute, lau minutukoa, informazio hori biltzen duena.

Hasteko, liburuaren 2.000 ale egin dituzte. Testuak ingelesez eta gaztelaniaz daude. DVDari dagokionez, gaztelaniaz gain lau hizkuntzatan jarri nahi dute: ingelesez, frantsesez, alemanez eta txineraz. 

Material hori emango zaie, funtsean, enpresa nafarrei, beren jarduera kanpoan sustatu dezaten; foru erkidegora bisita ofiziala egitera bertaratutakoei; unibertsitateei; eta Nafarroa Europako eta munduko beste herrialde batzuekin lotzeko lan egiten duten agenteei. 

Liburuko informazio multzoetan nabarmendu dituzten alderdiak Nafarroak aitzindaritza lortutakoak dira. Alde horretatik, azaldu dute foru erkidegoa aitzindaria dela basoen eramangarritasunean (azaleraren %27an basoak daude) eta Nafarroan kontsumitzen den elektrizitatearen %65 energia berriztagarriekin eginda dagoela. 

Horrez gain, nabarmendu dute Foru Erkidegoa Europar Batasuneko 271 herrialdeen zerrendan 34. dagoela, giza garapen aldetik munduan aitzindari dela, helduen %36,9k goi mailako titulazioa daukala (ELGAko batezbestekoa %26,3 da) eta kultura arloko gastu publikoa biztanle bakoitzeko 127,5 eurokoa dela (Espainiako 41,3 eurokoa da).

Ekonomia aldetik azpimarratu dute, adibidez, Foru Erkidegoa Europan kaudimen gehien duten 15 herrialdeetako bat dela eta Nafarroan ekoizten den hiru unitatetik bat esportatu egiten dela. 

“Festa. Iruña, Nafarroa” erakusketa Bruselan

Nafarroa kanpoan sustatzeko jarduera horien ildoan, “Festa. Iruña, Nafarroa" erakusketa aurkeztuko dute Bruselako Cervantes Institutuan, ekainaren 30ean (asteartea). Erakusketan Iruña San Ferminetako jaien epizentro gisa agertzen da, jaiak nazioartean erakargarri direla aprobetxatzeko. Informazio ekitaldi horretara Belgikako hiriburuko ekonomia, kultura eta enpresa arloko ordezkariak bertaratuko dira. Erakusketan NNParen bideoa jarriko dute eta Nafarroa nazioartean sustatzeko egindako aipatu materiala banatuko dute.

“Festa. Iruña, Nafarroa” erakusketa abenduaren 15ean sinatutako hiru aldeko hitzarmen baten fruitua da. Hiru alderdiak dira Nafarroako Gobernua, Iruñako Udala eta Cervantes Institutua. Hitzarmenaren helburua da Iruña eta Nafarroa aurrena Europan sustatzea eta gero munduko gainerako lekuetan. Gauzak horrela, irailean antzeko ekitaldi bat egingo dute Berlinen eta azaroan Varsovian, erkidegoa sustatzeko. 

Hitzarmen horren arabera, Nafarroako Gobernuak eta Iruñako Udalak erakusketaren ekoizpena, antolaketa eta egikaritzea finantzatu dituzte, 100.000 euro jarrita, eta Cervantes Institutuak erakusketa jartzeko lokalak utzi ditu. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa