Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak bere higiezinetan onetsitako efizientzia-planaren bidez, errentamenduetan 3 milioi euro aurreztuko ditu
astelehena, 2009.eko ekainak 29
Baliabideak opitimizatzeaz gain, administrazioko bulegoak bateratuko dira, Nafarroako herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere organismo autonomoen 2009-2011 Jarduera Plana onetsi du higiezinen eta administrazioko bulegoen arloan.
Plan honen lehenengo fasea garatzen da orain, eta horri esker, administrazioko bulegoetara bideratutako higiezinen erabilera efizientea lortuko da, horien erabilera eta kudeaketa arrazionalizatuz baliabideak optimizatuko baitira, kostuak murrizteko. Modu horretan, errentamenduetan urtean 3 milioi aurreztu ahal izango dira gehienez, okupatutako espazioa 233 metro koadro murriztuko da, eta jardunak garatu ostean, 612 metro koadro erreserban geratuko dira (erabilera erabaki gabe).
Planaren helburua, dirua aurreztea eta baliabideak optimizatzea izateaz gain, irudi instituzionala eta zuzendaritza bateratua eskaintzea da, azpiegitura modernoak oinarri hartuta. Azken finean, herritarrei emandako artapena hobetu nahi da –orain arte sakabanatuta zeuden Gobernuko departamentuen bulegoak multzokatuz-, espazioak beharrizan berrietara egokituz. Horrez gain, eraikin eta instalazioen energia-efizientzia handitu eta langileen lan-ingurua hobetu nahi da.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- 090629_PlandeInmuebles_v2.ppt