Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
San Fermin jaietako Nazioarteko Prentsa Bulegoaren bederatzigarren edizioa aurkeztu dute
asteartea, 2009.eko ekainak 30Bulegoan bost kazetari egongo dira; aurrekontua 64.103 eurokoa da.
San Fermin jaietako Nazioarteko Prentsa Bulegoa aurkeztu dute.
(
irudia handitu
)
San Fermin jaietako Nazioarteko Prentsa Bulegoaren bederatzigarren edizioa gaur goizean aurkeztu dute Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek eta Kultura eta Turismoko kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek. Bulegoa, bosgarren urtez, Iruñako Turismo Bulegoan egongo da.
Ekitaldian egon dira, baita ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentea, José Luis Ruiz Ciruelos; Iruñako Udaleko Hiritarren Partaidetza eta Teknologia Berrien arloko zinegotzi ordezkaria, Fermín Alonso Ibarra; eta Nafarroako Kazetarien Elkarteko burua, Miguel Ángel Barón Calvo.Bulegoan Nafarroako Kazetarien Elkarteak kontratatutako bost kazetari egongo dira. Aurrekontua 64.103 eurokoa da eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 35.103 euroko diru-laguntza emango du.
Kultura eta Turismo departamentuak 15.000 euro jarriko ditu, Erakundeekiko Harremanetarako departamentuak 9.000 euro eta Iruñako Udalak 5.000 euro. Kultura eta Turismo departamentuak, halaber, Iruñako Turismo Bulegoak San Frantzisko plazan dauzkan instalazioak utziko dizkie kazetariei, lan egin dezaten. Han, kazetariek, ezinbestekoak dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izango dituzte eskura.Alde horretatik, Estatu Batuetako, Europako eta Australiako egunkari nagusien goiburuak izango dituzte eskura, estatuko eta tokiko prentsaz gain. Halaber, plasma pantailak edukiko dituzte, estatuko eta nazioarteko 400 telebista katerekin.
Gainera, sei ordenagailu eramangarri eta Interneten ibiltzeko hari gabeko konexioak izango dituzte, baita satelite bidezko konexioak ere.Nafarroako Kazetarien Elkarteari agindu zaio, besteak beste, San Fermin jaiei, Iruñari eta Nafarroari buruzko prentsa dosierra egitea, informazio eguneratuarekin. Aurten, berritasun gisa, formatu elektronikoan entregatuko dute (USB memoria).
Dokumentazioan, gainera, turismo eskaintzaren eta beste datu interesgarri batzuen berri emango dute. Nafarroaren irudi ekonomiko berria ere emango dute ezagutzera; irudi horren arabera, foru erkidegoa inbertitzeko, lan egiteko eta ikasteko leku erakargarria da.San Frantzisko plazako Turismo Bulegoan kazetariei arreta emateko ordutegia hau izango da: ekainaren 30etik uztailaren 5era, 9.00etatik 13.00etara; uztailaren 6an, 9.00etatik 14.00etara; uztailaren 7tik 14ra, 7.45etik 14.00etara; eta arratsaldez, uztailaren 4tik 13ra, 17.00etatik 19.00etara.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.