(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Bidasoa eta Urumea ibaiak hobetzeko Europako proiektu baten buru da

asteartea, 2009.eko ekainak 30

Ekimena gaur abiatu da Bertizko Jaurerria natur parkean


El río Bidasoa

Nafarroa Bidasoa eta Urumea ibaiak hobetzeko Europako proiektuaren buru da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. enpresa publikoaren bidez, BIDUR Europako proiektuaren buru da. Ekimen horren bidez, Bidasoa eta Urumea ibaiak hobetu nahi dira. Proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nekazal Ikerketa & Teknologia enpresak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko ingurumen-zerbitzuak ere parte hartzen dute. Ekimena gaur jarri da abian, Bertizko Jaurerria natur parkean egindako ekitaldian.


Proiektuaren xedeak Bidasoa eta Urumea ibaien arroak garbitzea eta uholde-arriskua prebenitzea dira, baita ur-kontsumoan aurreztea eta arrain-kudeaketa hobetzea ere. Horretarako, arroen mugaz gaindiko kudeaketa elkarbanatua planteatu da eta, zehatz esanda, bi ibaien egoerari buruzko ikerketa bat egitea, uraren kudeaketan parte hartzen duten erakunde publikoen arteko lankidetza bultzatzea eta ibaien iragazkortasunean eta garbiketan lan egitea, baita arrain-kudeaketa hobetzea ere.


Planaren aurrekontua 2.344.077 eurokoa da. Kopuru horretatik 1.523.646 euro (%65) Europar Batasunak ematen ditu Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF), 420.623 euro (%18) Nafarroako Gobernuak, eta gainerako 399.808 euro (%17) Nekazal Ikerketa & Teknologia enpresak Gipuzkoaren aldetik, eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Frantziaren aldetik.


Proiektuaren egutegiaren arabera, 2011. urtearen amaiera arte luzatuko da. Proiektua gaur jarri da abian Bertizen. Ekitaldi horretan, proiektuaren hasiera sinatu eta batzorde teknikoak (uraren erabilgarritasuna, arroaren iragazkortasuna eta garbiketa, eta arrain-kudeaketa hobetzea) eta zuzendaritza-batzordeak eratu dira, plana behar den moduan garatu dadin zaintzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa