(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Liburutegi publikoek udal igerilekuetara eramango dituzte liburuak

asteazkena, 2009.eko uztailak 1

Erabiltzaileei opariak emango dizkiete: 14000 orri aurkitzaile eta 800 kartel, euskaraz eta gaztelaniaz


Kartela

Biblioigerilekuko kartela. ( irudia handitu )

"Murgildu zaitez irakurketan, 2009 uda" lemapean, Nafarroako liburutegiek irakurketa sustatzeko programa bat mamituko dute uztailean eta abuztuan. "Biblioigerilekuak" ekimena medio, liburuak aisiarako eta atseden hartzeko lekuetara eramango dituzte, besteak beste udal igerilekuetara.

Irakurketa sustatzeko jarduera hori Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo departamentuak antolatu eta finantzatu du, udalekin elkarlanean. Hori, 2009an Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiari jarraiki.

Alde horretatik, udal batzuk oso-osorik finantzatu dituzte jarduerak edo laguntzaileak kontratatu dituzte.

"Biblioigerilekuak 09" programa sustatze eta zabaltze aldera, Liburutegi Zerbitzuak erabiltzaileei opariak emango dizkie: 14.000 orri aurkitzaile eta 800 kartel, euskaraz eta gaztelaniaz.

Nafarroako Gobernuak 2.423,50 euro jarri ditu material hori egiteko.

Laurogeita hamargarren hamarkadan hasi zen Kultura eta Turismo departamentua igerilekuetan irakurketa sustatzen, liburutegiak hiritarrei gerturatzeko eta hiritarrak irakurtzera animatzeko asmoarekin.

Biblioigerilekuetan, aurten, egunkari, informazio orokorreko aldizkari eta dibertsio liburu gehiago egongo dira.

Parte hartzen duten liburutegiak

Allo/Deikaztelu, Beriain, Cabanillas, Cadreita, Zarrakaztelu, Caseda, Castejon, Cintruenigo, Corella, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Irurtzun, Leitza, Los Arcos, Mañeru, Martzilla, Melida, Mendigorría, Miranda-Arga, Murchante, Noain, Erriberri, Iruña-Milagrosa, Azkoien, Zangoza, Tafalla, Viana, Atarrabia eta Ziordia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa