(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 6 milioi euroko inbertsioa onartu du Atarrabiako institutu berrirako

osteguna, 2009.eko uztailak 2

Zentroan DBHko lau lerro eta batxilergoko bi egongo dira


Nafarroako Gobernuak Atarrabian Bigarren Hezkuntzako Institutu berriaren proiektua idatzi, gauzatu eta zuzentzeko kontratua egitea baimendu du. Laguntzaren eta obren kontratazio mistoa egitea pentsatu da, 5.896 euroko gastuarekin. Nafarroako Gobernuak gastua 2010eko aurrekontuaren kargura onetsi du.

Gaur egun, Burlata, Uharte eta Atarrabia udalerrietan herritarren kopurua gora egiten ari da, ekonomia- eta hirigintza-garapenari esker. Horren eraginez, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan plazen eskaerak gora egin du nabarmen.

Mendillorriko "Don Pedro de Ursúa" BHIk eta Burlatako "Askatasuna" BHIk orain arteko eskaerari aurre egin diote. Hala ere, gaur egungo eskaera dela bide, etorkizunean gerta daitekeen matrikulen gorakada xurgatzeko gaitasuna agortu egin da. Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuaren ustez, Atarrabian institutu berria eraikitzea premiazko beharra zen, eta ezinbestekoa da eraikina 2010eko irailean amaituta egotea eta irekitzea, Mendillorriko "Don Pedro de Ursúa" BHIren eta Burlatako "Askatasuna" BHIren hazkunde-aurreikuspenen arabera, urte horretan plazen eskaera kolapsatu egin daiteke eta.

Inguruabar horien aurrean, Hezkuntza Departamentuak DBHIko 4 lerro eta BHIko 2 lerro hartzen dituen eraikin berria eraikiko du. Lana "Nafarroa 2012 Planean" lehentasunezko jardun moduan jasota dago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa