(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro bideratu ditu Azagra, Cascante, Mendavia eta Vianako 0-3 urteko haur-eskolak handitzeko

osteguna, 2009.eko uztailak 2

Nafarroako Gobernuak Azagra, Cascante, Mendavia eta Viana udalei diru-laguntza zuzenak ematea baimendu du Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) zentroak eraikitzeko. Emandako diru-laguntza 2.950.000 euro izan da guztira.


Nafarroako Gobernuak baimendutako kopurua honela banatuko da: Azagra (975.000 euro), Mendavia (975.000 euro), Cascante (300.000 euro) eta Viana (700.000 euro).

Azagran gaur egun 3 unitateko haur-eskola dago. Eskaera jaso da eta 2009/2010 ikasturtean egun erdiko unitate 1 gehiago jartzeko baimena dago. Hala ere, eta eskaera gora egiten ari denez, 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.

Cascanteko haur-eskolak 4 unitate ditu: 2 unitate 1 eta 2 urte bitartekoentzat, 24 haurrekin, eta beste 2, 2 eta 3 urte bitartekoentza, 32 haurrekin. 56 guztira. 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.

Vianako haur-eskolan 08/09 ikasturtean 4 unitate egon dira: 2 egun erdikoak eta 2 egun osokoak. 48 haur daude guztira. Vianan 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.

Mendaviako Udalak ez du lankidetza-hitzarmenik Hezkuntza Departamentuarekin zentro berri bat finantzatzeko. Herrian Mendaviako haur-eskola laborala dago, eta 2 unitate eta 26 haur ditu. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko atalak udalari haur-eskola eraikitzeko egin behar dituen izapideen berri eman dio. Horren inguruan egindako planifikazio-txostenaren arabera, 8 unitate egongo lirateke, eta kopuru hori 10era zabaldu daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa