Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro bideratu ditu Azagra, Cascante, Mendavia eta Vianako 0-3 urteko haur-eskolak handitzeko
osteguna, 2009.eko uztailak 2Nafarroako Gobernuak Azagra, Cascante, Mendavia eta Viana udalei diru-laguntza zuzenak ematea baimendu du Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) zentroak eraikitzeko. Emandako diru-laguntza 2.950.000 euro izan da guztira.
Nafarroako Gobernuak baimendutako kopurua honela banatuko da: Azagra (975.000 euro), Mendavia (975.000 euro), Cascante (300.000 euro) eta Viana (700.000 euro).
Azagran gaur egun 3 unitateko haur-eskola dago. Eskaera jaso da eta 2009/2010 ikasturtean egun erdiko unitate 1 gehiago jartzeko baimena dago. Hala ere, eta eskaera gora egiten ari denez, 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.
Cascanteko haur-eskolak 4 unitate ditu: 2 unitate 1 eta 2 urte bitartekoentzat, 24 haurrekin, eta beste 2, 2 eta 3 urte bitartekoentza, 32 haurrekin. 56 guztira. 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.
Vianako haur-eskolan 08/09 ikasturtean 4 unitate egon dira: 2 egun erdikoak eta 2 egun osokoak. 48 haur daude guztira. Vianan 8 unitaterako edukiera duen zentroa eraikiko da.
Mendaviako Udalak ez du lankidetza-hitzarmenik Hezkuntza Departamentuarekin zentro berri bat finantzatzeko. Herrian Mendaviako haur-eskola laborala dago, eta 2 unitate eta 26 haur ditu. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko atalak udalari haur-eskola eraikitzeko egin behar dituen izapideen berri eman dio. Horren inguruan egindako planifikazio-txostenaren arabera, 8 unitate egongo lirateke, eta kopuru hori 10era zabaldu daiteke.