(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua pozik dago Estrasburgoko Epaimahaiaren erabakiarekin, 2003ko Alderdien Legearen aldekoa delako

osteguna, 2009.eko uztailak 2

"Gaurko eguna alaia da demokraziarentzat eta giza eskubideentzat", esan du Gobernuaren eledunak


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du jakinaraztea pozik dagoela Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaimahaiak aste honetan hartu duen erabakiarekin, 2003ko Alderdien Legearen aldekoa delako; lege hori baliatuta, hain zuzen, utzi zuten legez kanpo Batasuna.

Alde horretatik, giza eskubideen alorreko agintaritza judizial gorenak ETAren aldeko alderdi politikoaren helegitearen aurrean adierazi du Batasuna "ETAren estrategia terroristarako tresna" dela.

"Gaurkoa egun alaia da demokraziarentzat eta giza eskubideentzat", esan du Nafarroako Gobernuko kontseilari eta eledun Alberto Catalan Higuerasek. Horren harian, eledunak adierazi du Estrasburgoko Epaimahaiaren erabakia, gainera, "oso garrantzitsua dela Europar Batasunean terrorismoa bermatzen duen edo terrorismoa baztertzen ez duen alderdi politikorik egon ez dadin".

Catalan kontseilariak, halaber, erabakiak beste eragin mesedegarri bat ere izango duela esan du:

"Europaren eta mundu osoaren begietara, Batasuna den horretan agertuko da, jendea hiltzen, estortsio egiten eta heriotza eta gorrotoa zabaltzen besterik ez dakien konpartsa politikoaren gisan".
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa