(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak segurtasun eta larrialdi zerbitzua jarri du martxan San Fermin jaietarako astelehena, 2009.eko uztailak 6

Segurtasunaz 400 polizia foral arduratuko dira eta entzierroak Nafarroako Larrialdi Agentziak koordinatuko ditu


Entzierroko laguntza guneak

Entzierroaren ibilbideko laguntza guneak eta larrialdietarako irteerak. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuak zerbitzu berezi bat jarri du martxan San Fermin jaietarako, joan den astean Iruñako Toki Segurtasun Batzordean adostutakoaren arabera. Zerbitzu horretan polizia foraleko agenteek parte hartuko dute eta bitartekoak Nafarroako Larrialdi Agentziak jarriko ditu.

Nafarroako Gobernuaren helburuak dira festak behar bezala igarotzea eta hiritarren segurtasuna eta askatasuna bermatzea. Ekitaldi nagusietan (txupinazoan, entzierroan eta zezenketetan) Nafarroako Polizia eta beste polizia agente batzuk egongo dira eta delituak prebenitu eta jarraituko dituzte.

Polizia Foraleko 911 agenteetatik 400 baino gehiago egongo dira zerbitzu berezian lanean, eta Segurtasun Eskolan polizia foral izateko ikasten ari diren 100 ikasle izango dituzte laguntzaile; horrez gain, gainerako lurralde komisarietako agenteak elkarlanerako prest egongo dira.

Polizia Foralak San Fermin jaietarako antolatutako zerbitzu bereziak lau helburu nagusi ditu: errepideetako segurtasuna bermatzea, Iruñara heltzen diren errepideak erregulatuz eta zainduz, Guardia Zibilarekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanean; hiritarren segurtasuna bermatzea, batik bat hirigunean, jaietako ekitaldi nagusietan; delituak eta salaketak ikertzea eta hiritarrei arreta eraginkorra eta gertukoa ematea bermatzea; zezen-plaza barruko eta kanpoko segurtasuna zaintzeaz gain, zezen ikuskizunetan polizia administratibo lanak egitea, Miserikordia Etxeak horretarako dauzkan zerbitzuekin elkarlanean. 

Entzierroetan eta gainerako larrialdietan osasun arreta koordinatzea

Nafarroako Gobernuaren Larrialdi Agentziak (NLA) koordinatuko du San Fermin jaietako entzierroetako osasun arreta. Hala, SOS Nafarroa 112 koordinazio zentroak ibilbideko gune guztiekin edukiko du lotura eta osasun arreta antolatu eta zaurituak osasun zentroetara bideratuko du, arreta guneek emandako informazioaren arabera.

Zaurituak bideratzeari dagokionez, Nafarroako Larrialdi Agentziaren irizpideak hauek dira: lehendabizi zauritu larrienak heltzea ospitaleetara, ospitaleetara dagozkien arloko zaurituak heltzea eta zaurituak zuzen banatzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa