(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adarkatu bat 2009ko San Ferminetako bigarren entzierroan asteazkena, 2009.eko uztailak 8

Pertsona horrek eta beste bi zaurituk alta hartu dute


2009ko San Ferminetako bigarren entzierroa, Cebada Gagoren zezenekin.

2009ko San Ferminetako bigarren entzierroa, Cebada Gagoren zezenekin. ( irudia handitu )

Aurtengo San Ferminetako bigarren entzierroak Cebada Gago ganadutegiko sei zezen izan ditu. Zezen batek pertsona bat adarkatu du eta beste bi pertsona zauritu dira. Hirurak hiriburuko ospitaleetara eraman dituzte, eta alta hartu dute.

Zehatz esanda, F.P.P, 24 urteko madrildarra zezen batek ipurmasailean adarkatu du Estafeta kalean, eta Virgen del Camino ospitalera eraman dute. Zentro horretako Larrialdi zerbitzuetan J.C.O. 24 urteko australiarra ere artatu dute. Mercaderes kalean erori da eta garezurreko eta aurpegiko kontusioa zuen, buruko ile-larruan zauri bat zuela.

Bestalde, 36 urteko suitzarra Nafarroako ospitalera eraman dute Estafeta kalean zauritu ondoren. Tibiaren buruan haustura du.

Amaitzeko, nabarmentzekoa da atzoko entzierroan zauritu eta Iruñako ospitaleetako Larrialdi zerbitzuetan artatu zituzten lau pertsonek alta hartu dutela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa