(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun kontseilaria entzierroko osasun laguntzako gune batean egon da gaur goizean, mediku gisa osteguna, 2009.eko uztailak 9

Atzo San Martin zentrora joan zen, festetarako jarri duten zerbitzu berezia ikustera


Osasun kontseilaria asistentzia guneko beste lankide batzuekin.

Osasun kontseilaria eta departamentuko beste arduraun batzuk entzierroko osasun arretarako gunean. ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, Hemingwayren estatua ondoan (kailejoiaren hasieran) entzierrorako jarritako osasun laguntzako gunean izan da gaur, mediku gisa. Lasai egon dira, han ez baita zauriturik izan.

Zerbitzua goizeko 7.00etan jartzen dute martxan, San Martin zentroan. Han, entzierroaren ibilbidean dauden bost guneetako langileak biltzen dira (medikuak, erizainak, sorosleak, anbulantzietako teknikariak eta komunikazioko arduraduna), zerbitzuak eta zereginak banatzeko eta materiala ondo dagoela ziurtatzeko. Kontseilaria bilera horretan ere egon da.

Horrez gain, Maria Kutz kontseilariak entzierrorako antolatu duten osasun arretako zerbitzua ikuskatu zuen atzo, San Martin zentroko beheko solairuan (zentroari lehen Solchaga jeneralaren anbulatorioa esaten zioten), eta San Fermin jaietako zerbitzuak nola funtzionatzen duen ikusi zuen. Kutzek San Fermin jaietan gertatzen diren intoxikazio etilikoak tratatzeko jarritako areto berria ikusi nahi zuen.

Entzierroetarako arreta zerbitzua

Entzierroko zaurituei arreta emateko zerbitzu berezian 16 asistentzia gune daude, hesian bertan. Entzierroko ibilbideak 848,6 metro dauzka eta 53 metrotik 53 metrora, gutxi gorabehera, asistentzia gune bat dago. Arreta zerbitzu guztia SOS Nafarroa 112 zentroan koordinatzen dute, Nafarroako Larrialdi Agentziaren egoitzan.

Entzierroko asistentzia guneak leku hauetan daude: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza departamentuaren egoitzan), Nafarroako Museoko eskaileretan, Santiago plazan (udaletxearen atzealdean), San Saturnino kaleko eskaileretan, udaletxean (2), Mercaderes-Estafeta izkinan (2), Xabierko jaitsieran (2) Espoz eta Mina zeharkalean, Telleria kalean, Ahumada dukearen kalean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteen kalean eta Hemingway pasealekuan.
Gainera, medikalizatutako sorospen guneek osasun garraioa daukate eskura: zortzi ZIU mugikor eta zazpi LMAZ medikalizagarri; azken horietako bi Gazteluko plazan egoten dira, SOS Nafarroa 112 zentroko langileek osasun garraioa behar duten guneetara bidera ditzaten. 

Asistentzia zerbitzu horretan daude, gutxienez, 9 mediku, 16 erizain, anbulantziako 48 teknikari eta 8 komunikazio arduradun.

Ibilbidean babesa eta laguntza emateko bitartekoak eta langileak dira Gurutze Gorrikoak, DYAkoak, Osasunbidekoak eta suhiltzaileak. Langile horiek zaurituei lekuan bertan ematen diete arreta eta, gero, ospitalera eramaten dituzte anbulantzian. Bitartean, uneoro, SOS Nafarroako 112 koordinazio zentroari zaurituen eta izandako gorabeheren berri ematen diote.

SOS Nafarroako 112 koordinazio zentroa arduratzen da osasun asistentzia antolatzeaz eta zaurituak osasun zentroetara bideratzeaz. Horretarako, zentroak irizpide hauek dauzka: ospitaleetara zauritu larrienak heltzea lehendabizi, ospitale bakoitzak teknika eta ahalmen aldetik dagozkion zaurituak hartzea, eta zaurituak ospitaleetako asistentzia zamaren arabera banatzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa