(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zazpi zauritu zenbait traumatismorekin hirugarren entzierroan osteguna, 2009.eko uztailak 9

Guztiek alta hartu dute


Uztailaren 9ko entzierroa

Uztailaren 9ko entzierroa. ( irudia handitu )

2009ko San Fermin jaietako hirugarren entzierroan El Ventorrillo ganadutegiko sei zezenek parte hartu dute. Zazpi pertsona zauritu dira guztira eta hiriburuko ospitaleetara eraman dituzte. Kasu guztietan pronostikoa arina da eta guztiek alta hartu dute.

Bost zauritu Nafarroako ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan artatu dituzte. J.F., 58 urtekoa eta Azkainekoa (Frantzia), Udaletxeko tartean zauritu da, eta traumatismo kraneoentzefalikoa du. Horrez gain, J.A.R.G., Valdepeñasekoa (Jaén) eta 43 urtekoa, artatu dute. Korrikalaria Mercaderes kalean zauritu da, eta traumatismo lunbarra du. Ospitale berera eraman dute A.P.C. korrikalaria, 46 urtekoa eta Agoitzekoa; Estafeta kalean zauritu da eta kontusio ugari ditu.

Apur bat geroago ospitale horretako larrialdi-zerbitzuetara eraman dituzte C.G.A., 45 urtekoa eta Iruñakoa, Telefónicaren tartean zauritua, belauneko kontusioarekin, eta L.S.C., 42 urtekoa eta Zizur Handikoa, Mercaderes tartean erori eta gero saihets-hezurreko traumatismoa duena. Bost korrikalariek alta hartu dute.

Bestalde, Virgen del Camino ospitalean gaurko entzierroko beste bi zaurituak artatu dituzte eta horiek ere alta hartu dute. S.O.T., 25 urtekoa eta Gorraitzekoa (Eguesibar), Telefónicaren bihurgunean zauritu da, eta eskuan kontusioa du. M.A.C.A. korrikalaria, 47 urtekoa eta Faltzesekoa, Estafeta kalean zauritu da, eta sudur-kontusioa du. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa