(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Durangon (Bizkaia) PSEren egoitzaren aurka egindako atentatu terrorista kondenatu du ostirala, 2009.eko uztailak 10

Alderdi Sozialistari eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian askatasunarekin eta demokraziarekin konpromisoa duten pertsona guztiei elkartasuna adierazi die


Nafarroako Gobernuak, Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariaren eta Gobernuaren eledunaren bidez, gaur gauean ETA talde terroristak Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE) gizarte-egoitzaren aurka Durangon (Bizkaia) egindako atentatua kondenatu du. Atentatuak kalte material handiak eragin ditu.

Horrez gain, kontseilari-eledunak elkartasuna agertu die alderdi politiko horretako agintari eta jarraitzaileei eta politikariek eta hiltzaileen mehatxupean bizi diren gainerako estamentuek eta profesionalek Euskal Autonomia Erkidegoan zein Espainian egiten duten lana baloratu eta goretsi du.

Alberto Catalánen esanetan, “mota honetako atentatuek egiaztatzen dute basakeriaren, bonba-autoaren eta buruko tiroaren aurrean alderdi demokratikoen batasuna, borroka polizial eta judizialaren eraginkortasuna eta indarkeria erabiltzen dutenen eta horiek babestu edo justifikatzen dituztenen gizarte-bazterkeria bultzatu behar ditugula. Durangoko atentatuaren antzekoak egiten dituztenek haien etorkizuna espetxea eta espetxea bakarrik dela jakin behar dute”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa