(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekaina espero baino beroagoa izan zen Nafarroan astelehena, 2009.eko uztailak 13

Normalean baino egun gehiagotan egin zuen euria, baina prezipitazioak ez ziren ugariak izan


Neska-mutilak Alesbeseko igerilekuan

Ekaina espero baino beroagoa izan zen.

Ekaina espero baino beroagoa izan zen Nafarroan. Batez besteko tenperaturak ohiko balioak baino 1 ºC beroagoak izan ziren behatoki guztietan, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Anomalia termiko horiek Foru Komunitateko estazio sakabanatu batzuetan 2 ºC baino handiagoak izan ziren, joan den hilabeteko txosten meteorologikoaren arabera. Txosten hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten du. 

Prezipitazioei dagokienez, dokumentuaren arabera, normalean baino egun gehiagotan egin zuen euria. Estazio batzuetan zifra normalaren bikoitza jaso zen, baina prezipitazioak, oro har, txikiak eta ekaitz-izaerakoak izan ziren. Euri gehien ekainaren 17an egin zuen. Egun horretan, Foru Komunitate ia osoan 30 l/m² baino gehiago bildu ziren.

Ekaineko prezipitazioak Nafarroaren iparraldean eta hegoaldean espero baino txikiagoak izan ziren, eta Erriberaren ekialdeko behatokietan eta iparraldeko leku zehatz batzuetan ez zen batez bestekoaren %50 gainditu. Hala ere, erdialdean eta Pirinioetan normalean baino euri gehiago egin zuen, batez bestekoaren %100 eta %150 bitartean. Edonola ere, Foru Komunitatea hornitzen duten urtegien erreserba ekainean gutxitu egin zen, %92tik %84ra.

Nekazaritza-urtean pilatutako prezipitazioei dagokienez (2008ko irailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era), estazio meteorologiko gehienetan itxarondako mailak gainditu dira. Balioak %100 eta %125 bitartekoak dira. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa