Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Nafarroan, A gripea dutela eta
asteartea, 2009.eko uztailak 14
Mediku Zaintzaileen Sareak hamazazpi kasu berri aurkitu zituen joan den astean; gripea arina da kasu guztietan
Atzo, hilak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten Foru Erkidegoan, A gripea zutelako. Bata, 34 urteko gizonezkoa, Virgen del Camino Ospitalean dago; eta bestea, 18 urteko emakumezkoa, San Miguel klinikan. Bi gaixoak sendatzen ari dira.
Nafarroan gripearen segimendua egiten duen Mediku Zaintzaileen Sareak, uztailaren 5etik 11ra, hamazazpi kasu antzeman ditu Foru Erkidegoan; kasu guztietan gripea arina zen eta gaixoak ez zituzten ospitaleratu. Gaixo kopuru horretan sartzen dira Alloko (Nafarroa) eta Sopelako (Bizkaia) kanpaldietako haurrak eta Saloun oporretan egondako gazteak; gazte horiei buruzko informazioa joan den astean zabaldu zen.