Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hilaren 12an larri zauritutako bi pertsonen egoera egonkorra da, larri badaude ere
2009ko San Fermin jaietako zortzigarren entzierroa.
(
irudia handitu
)
2009ko San Fermin jaietako zortzigarren eta azken entzierroaren ondoren, lau pertsona eraman dituzte Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetara.
Nafarroako Ospitalera bi pertsona eraman dituzte. Bata G.G., 50 urteko gizonezkoa, eskoziarra: Mercaderes kalean trauma kranial entzefalikoa izan du eta pronostikoa arina da. Bestea, C.M., Texaseko (AEB) 35 urteko gizonezkoa: orkatila hautsi du Mercaderes kalean eta pronostikoa ez da hain larria.
Virgen del Camino Ospitalera ere bi pertsona eraman dituzte. Batetik, A.H.O., Gernikan bizi den 33 urteko gizon frantses bat: Santo Domingon belauna bihurritu du. Eta bestetik, F.J.A.F., Zaragozako 18 urteko gaztea: Estafeta kalean orkatila bihurritu du.
Bi korrikalari ZIUn daude oraindik
P.T.L., 43 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitaleko ZIUn dago, adarkadak baitauzka toraxean eta izterrean; larri badago ere, sendatzen ari da. J.M.G., 56 urteko kalagorriarra, berriz, Virgen del Camino Ospitaleko ZIUn dago; adarkada bat dauka lepoan, baina sendatzen ari da.
Horiez gain, Nafarroako Ospitalean korrikalari gehiago daude:
-E.S.P., Texaseko 66 urteko gizona. Uztailaren 10ean zauritu zuten (hemotoraxa dauka) eta sendatzen ari da, ZIUtik aterata.
-I.A., 29 urteko errioxarra. Uztailaren 13ko entzierroan hartu zuen min, Telefonicako zatian: birikako kontusioa dauka eta sendatzen ari da.
Virgen del Camino Ospitalean ere korrikalari gehiago daude:
-S.O.A., Londresko 20 urteko gaztea. Adarkada jaso zuen ezkerraldeko izterrean, kailejoian, uztailaren 10eko entzierroan, eta sendatzen ari da.
-C.G.A., Lebrijako (Sevilla) 27 urteko gaztea. Adarkada jaso zuen eskuinaldeko izterrean, uztailaren 10eko entzierroan, eta sendatzen ari da.
-A.I.P.L., 51 urteko iruindarra. Adarkada jaso zuen besaurreko erdiko herenean, udaletxeko partean, uztailaren 12ko entzierroan. Traumatologia Zerbitzuan daukate eta pronostikoa dagoeneko ez da hain larria.
-T.S.A., 32 urteko madrildarra. Adarkada jaso zuen eskuineko izterraren atzealdean, barrualdean, Estafeta kalean; pronostikoa dagoeneko ez da hain larria.
-C.E.J., 25 urteko noaindarra (Nafarroa). Adarkada jaso zuen okzipuzioan eta ubelak egin zizkioten uztailaren 12ko entzierroan; pronostikoa erreserbatua da.