(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009/2010 ikasturterako beken deialdi orokorra onetsi da maila ertainetan eta unibertsitate-mailetan asteartea, 2009.eko uztailak 14

Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak deitutako beken osagarriak dira


Hezkuntza Departamentuak 2009/2010 ikasturterako beken deialdi orokorra onetsi du maila ertainetan eta unibertsitate-mailetan. Bekak finantzatzeko 3.629.104,00 euro bideratu ditu, Nafarroako 2010eko Aurrekontuen kargura.

Nafarroako Gobernuak ikasketei emandako laguntzak eta bekak Hezkuntza Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak deitutakoen osagarriak izango dira. Beka horiek eman eta ordaintzea Nafarroako Parlamentuak 2010erako ezartzen duen aurrekontu-kredituaren bidez mugatuta egongo da, eta beraz, beka guztiak ordaintzeko aurrekontu-krediturik ez balego, per capita familia-errenta eskuragarri txikienetik handienera ordainduko dira, kreditua agortu arte. Krediturik ez egoteagatik ordaindu ezin diren eskaerak ukatutzat joko dira.

Ikasteko beka eta laguntzen eskatzaileak eta onuradunak gurasoak edo tutoreak izango dira, haiekin bizi diren 30 urtetik beherako seme-alabengatik (2008ko abenduaren 31n) edo 30 urtetik gorako seme-alabengatik %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa badute, salbu eta seme-alaba horiek beste familia-unitate bat eratu dutenean. Laguntza norbere izenean ere eskatu daiteke. 

Eskatzaileak familia- eta ekonomia-independentzia badu, bere egoera zibila edozein izanda ere, independentzia horri aurre egiteko behar den besteko baliabide ekonomikoak dituela egiaztatu behar du, baita bere etxebizitzaren titulartasuna edo alokairua ere.

Deialdiaren barruan sartzen diren ikasketak

Deialdi honetako bekak eta laguntzak ikasketa hauetara bideratuta daude:

- Ikasketak fakultateetan, unibertsitate-ikastegietan edo institutuetan, goi-mailako eskola teknikoetan, unibertsitate-eskoletan eta UNEDen, titulu hauek lortzera bideratuta: lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa, diplomatua, maisua, ingeniari teknikoa eta arkitekto teknikoa.

- Master ofizialak.

- Goi mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitutako unibertsitateko irakaskuntzak, Gradu eta Master titulu ofizialak lortzera bideratuta.

- Eskola Ofizialean edo horri atxikitako eskoletan egindako turismo-ikasketak. 

- Erlijio-ikasketak.
        
- 25 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroa, UNEDen eskutik. 

- Egokitze-ikastaroak unibertsitate-eskoletako titulua dutenentzat edo unibertsitate-irakaskuntzen lehenengo zikloa gainditu dutenentzat, bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak jarraitu nahi badituzte

- Goi mailako trebakuntza-zikloetan sartzeko prestakuntza-ikastaroa.

- Hasierako trebakuntza profesionaleko programak.

- Maila ertaineko eta Goi mailako Trebakuntza Zikloak.

- Batxilergoa.

- Kirol-irakaskuntzak.

- Goi mailako arte-irakaskuntzak (Musika eta dantza, Arte Dramatikoa, Kultura-ondasunak kontserbatu eta zaharberritzea, Arte Plastikoak eta Diseinua).

- Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako oinarrizko zikloko eta goi zikloko hizkuntza-ikasketak.

Beka edo laguntza eskatzen duten ikasleek kasuan kasuko ikasketak Espainiako zentro publiko edo pribatuetan egin behar dituzte, eta zentro horiek Hezkuntza Ministerioak edo kasuan kasuko autonomia-erkidegoak aitortuta eta baimenduta izan behar ditu.

Dokumentazioa:
Bekak kontzeptu hauengatik eska daitezke
Zein kasutan ez dira emango laguntzak
Eskatzaileak izan behar dituen betekizun orokorrak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa