(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Polizia Foralak 92 pertsona atxilotu ditu eta 763 salaketa erregistratu ditu San Fermin jaietan asteartea, 2009.eko uztailak 14

SOS Nafarroa 112 aretoan San Fermin jaiei lotutako 23.717 dei jaso eta 977 intzidentzia konpondu dituzte


Polizia Foraleko agenteak entzierroko korrikalariak antolatzen.

Polizia Foralak 92 pertsona atxilotu ditu hilaren 6tik 13ra. ( irudia handitu )

Polizia Foralak 92 pertsona atxilotu ditu San Fermin jaietan, uztailaren 6tik 13ra. Zehazki, 38 pertsona ondarearen kontrako delituengatik atxilotu dituzte (gehienak zorro lapurrak), 4 pertsona lesio delituengatik, 12 bide segurtasunaren kontrako delituengatik, 12 desobedientzia eta erresistentziagatik, 9 droga trafikoagatik, 1 desordena publikoagatik eta gainerakoak beste delitu mota batzuengatik, emakumezkoenganako tratu txarrengatik, besteak beste.

Halaber, Polizia Foralak hiritarrei arreta emateko daukan bulegoan, Gazteluko plazan, 763 salaketa jaso dituzte. Horietatik 656 izan ebasketak dira eta 47 indarrezko lapurretak. Gainera, eraso salaketa bat jaso dute, baita borondatezko kalteengatiko 8 salaketa, tratu txarrengatiko 4 salaketa eta beste era bateko delituengatiko 42 salaketa ere. 

Zirkulazioari eta bideko segurtasunari dagokionez, Polizia Foralaren Zirkulazio ataleko agenteek zirkulazioko 63 istriputan hartu dute esku San Fermin jaietan; istripu horietan 77 ibilgailu kaltetu, bi pertsona hil (hilaren 6an eta 8an) eta 23 pertsona zauritu dira.

Halaber, hilaren 6tik 13ra, 3.269 alkoholemia proba egin eta 12 gidari atxilotu dituzte, mozkortuta gidatzeagatik; horrez gain, 61 pertsonari salaketa administratiboak jarri dizkiete, baimendutako alkohol maila gainditzeagatik.

Azkenik, Polizia Foralak beste 532 salaketa bideratu ditu: 204 kalean pixa egiteagatik, 308 zirkulazioko eta bide segurtasuneko lege-hausteengatik eta 20 ikuskizunen arloko lege-hausteengatik.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa