(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tracasa sozietateari esleitu diote Madrilgo erkidegoko teledetekzio proiektu bat asteazkena, 2009.eko uztailak 15

Proiektuaren helburua da hiriko berdeguneen bilakaera zertan den jakitea eta eremu berrietako ur eskaria kalkulatzea


Barañaingo aintziraren ikuspegi orokorra

Tracasa sozietateari esleitu diote Madrilen hiri aldaketak aztertzeko eta ur eskaria kalkulatzeko proiektu bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Tracasa (Trabajos Catastrales SA) sozietate publikoari esleitu diote Madrilgo erkidegoko teledetekzio proiektu bat. Proiektuaren helburua da hiriko berdeguneen bilakaera zehaztea eta kuantifikatzea eta eremu berrietako ur eskaria kalkulatzea; izan ere, berdeguneek gero eta pisu handiagoa dute ur eskari osoan.

Proiektuaren aurrekontua 154.000 eurokoa da (BEZ gabe) eta egikaritze epea urte betekoa. Lana da metodologia operatibo bat abian jartzea, teledetekzio teknikak baliatuz, Madrilgo erkidegoaren kartografia datu base bat egiteko. Datu basea aldian-aldian eguneratu egin beharko dute, hiriko eremuen bilakaera zertan den jakiteko.

Informazio hori Canal de Isabel II enpresa publikoari eman beharko diote, bere datu base geografikoan sar dezan. Enpresa horrek, izan ere, Madrilgo erkidegoko uraren ziklo osoa gestionatzen du, eta informazio hori oso baliagarria izango zaio etorkizuneko eskariei erantzuteko, batik bat hiriaren hedakuntza prozesuak eragindako eskariei. Asmoa da azpiegitura berriak eraikitzerakoan lehentasunak zorrotzago ezartzea. 

Canal de Isabel II enpresa 1851ean sortu zuten eta 1984an geratu zen Madrilgo erkidegoaren mende. Gaur egun 2.200 langile dauzka. Enpresaren zereginetako batzuk dira ura hornitzea, hondakin urak araztea eta ibaiak hobetzea eta zaintzea. 

Proiektuaren oinarrizko datuak

Proiektuaren funtsezko informazioa hau da: batetik, satelite bidezko bereizmen handiko irudiak (10 metroko SPOT XS eta 2,5 metroko PAN); eta bestetik, 50 metro koadroko zona pilotu bateko bereizmen oso handiko irudiak. Irudi horien oinarrizko prozesamendua egingo da (ortozuzenketa, zuzenketa atmosferikoa, fusioa eta mosaikoa) eta, gero, bi egunetako irudien arteko aldeak aztertuko dira, hainbat algoritmoren bitartez: irudien sailkapena, irudien arteko aldeak, osagai nagusien analisia eta Tasseled Cap transformazioak, besteak beste. 

Halaber, ur eskaria duten eremuak mugatuko dira: berdegune eta nekazaritza lurretan landaretza indizeak egingo dira eta igerilekuetan espektro eta egitura teknikak erabiliko dira. 

Tracasa sozietateren iritziz, proiektu hori “oso interesgarria da”, bai gaiaren aldetik (hiri aldaketak eta ur eskaria), bai bezeroa handia delako (Canal de Isabel II), eta baita proiektua, I+G+B alorrekoa bada ere, lortutako emaitzen arabera operatibo bihurtu daitekeelako. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa