Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herriz Herri berria Foru Erkidegoko hirurogei herri baino gehiagotan gozatu ahal izango dugu
osteguna, 2009.eko uztailak 16
Berrehun biztanle baino gutxiago dauzkaten herrietarako antolatutako zinema eta antzerki ekitaldiak bihar hasiko dira Bidankozen eta Adiosen
2009ko Herriz Herriren kartela.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez antolatzen du Herriz Herri antzerki eta zinema programa, ehun eta berrehun biztanle arteko herrietako udalekin batera. Aurten Foru Erkidegoko hirurogei herri baino gehiagotan egongo dira ekitaldiak, uztailaren 17tik abuztuaren 30era.
Zehazki, ekitaldiak herri hauetan egingo dira: Abaigar, Acedo, Adios, Aguilar Kodeskoa, Añezkar, Arbeitza, Arellano, Arraitz-Orkin, Artabia, Artazu, Artieda, Asiain, Bakedao, Barillas, Belaskoain, Bidaurreta, Biurrun, Cabredo, Ziritza, Dorrao, Elkano, Eratsun, Espartza-Zaraitzu, Esprontzeda, Ezkurra, Gabarderal, Galar, Garde, Gazolatz, Genevilla, Hiriberri Arakil, Ihabar, Imarkoain, Iza, Xabier, Labio, Lantz, Larraona, Larrasoaña, Elizagorria, Legarda, Legaria, Lorka, Nabaskoze, Oitz, Olkotz, Ollakarizketa, Saldias, Getze-Ibargoiti, Jaitz, Getze-Galar, Santsol, Saratsa, Subitza, Torralba del Río, Torres del Río, Ucar, Undio, Untzue, Urrotz, Urzainki, Uterga, Bidankoze, Villamayor de Monjardín, Zarikiegi eta Zuñiga.
Bihar, ostirala, hilak 17, Bidankozeko frontoian “Indiana Jones y el templo de la calavera de cristal” jarriko dute eta Adioseko frontoian “Kung Fu Panda”.
Larunbatean, hilaren 18an, Xabierko plazan Oreka taldeak Pampolini Handia obra aurkeztuko du; Olkotzeko auzo etxean “El increíble Hulk” jarriko dute; Esprontzedako plazan Atikus taldeak “La caída del homo sapiens” lana antzeztuko du; Saldiasera Kukubiltxo joango da, Kukubel lanarekin; eta Itzako frontoian “La momia, la tumba del emperador dragón” jarriko dute.
Igandean, uztailaren 19an, Ucarreko plazan “Iron Man” jarriko dute eta Barillasko plazan Atikus taldeak “La caída del homo sapiens” obra antzeztuko du.
Ekitaldi guztiak gaueko 22.00etan hasiko dira.
- Dokumentazioa:
- Correpueblos 2009