Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gazteria Institutuak harrera egin die "Urbasa" nazioarteko jarduerako partaideei
osteguna, 2009.eko uztailak 16
Alemania, Danimarka, Italia, Polonia eta Nafarroako 46 gazte Zudairin egongo dira uztailaren 11tik 21era.
Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerenteak, Ana Frias Pardok, 46 gazte hartu ditu gaur Institutuaren egoitza berrian. Gazteak Alemania, Danimarka, Italia, Polonia eta Nafarroakoak dira. Guztiek Urbasan antolatutako nazioarteko ekitaldian parte hartuko dute, 2009ko Udarako Jarduera Programaren barruan.
Taldea osatzen dute 14 eta 17 urte arteko atzerriko 40 gaztek eta bi nafarrek (17 mutil eta 25 neska dira); haiekin batera sei arduradun egongo dira. Guztiak Zudairin izango dira, uztailaren 11tik 21era.
Nafarroako Gazteria Institutuak antolatzen duen Udarako Jarduera Programan Nafarroako 1.300 gazte baino gehiagorentzako lekua dago. Gazteek 50 jarduera dituzte aukeran, Nafarroan, beste erkidego batzuetan eta atzerrian egiteko. Halaber, beste erkidego eta herrialde batzuetako 300 gazte gure erkidegora etor daitezke.
Gaur Iruñan izan diren eta Iruñako monumentuak ikusteko aukera izan duten gazteek 10 egun igaroko dituzte Nafarroan, eta ingurumenaren alorreko jarduera batean parte hartuko dute. Jardueraren helburua da gazteak konturatzea ingurumena errespetatzea oso garrantzitsua dela eta, aldi berean, jolasaren bitartez naturaren sekretuak eta baliabideak ezagutzea, esaterako: Urbasa eta Andia Parke Naturala.
Horretarako egitarau zabal bat antolatu dute: naturan egiteko ibilbideak, lehiatzeko ez diren kirolak, gidatutako bisitak, jolasak, tailerrak, gaueko ekitaldiak, e.a.
Gazteek, dagoeneko, Urbasa mendia eta Urederra ibaiaren sorburua ezagutu dituzte. Horrez gain, espeleologia egin dute Basaurako leizean, baita eskalada ere, eta Lizarra eta Iruña bisitatu dituzte. Halaber, bata bestearen ohiturak ezagutzeko jarduera osagarriak egin dituzte: erakusketa bat, kultur arteko afari bat eta herri jolasak, besteak beste. Datozen egunetan Nafarroako naturaz, paisaiaz, gastronomiaz eta ohiturez gozatzeko aukera izango dute.
- Dokumentazioa:
- listadoparticipantesURBASA2.doc