(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"El sueño de una noche de verano" lanarekin inauguratuko da bihar Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren hamargarren edizioa osteguna, 2009.eko uztailak 16

Helena Pimentak zuzenduko ditu Ur Teatro konpainiaren antzezpenak uztailaren 17an eta 18an La Cava agertokian


El sueño de una noche de verano, Ur Teatro konpainiarena.

"El sueño de una noche de verano", Ur Teatro konpainiarena. ( irudia handitu )

Ur Teatro konpainiak inauguratuko du Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia, jaialdiak bezala hamar urte betetzen dituen muntaketa batekin: El Sueño de una noche de verano.


Helena Pimentak Ur Teatro konpainia zuzenduko du uztailaren 17an eta 18an La Cava agertokian. Konpainiak Erriberrira muntaketa garrantzitsuenetakoa ekarriko du, William Shakespeareren El sueño de una noche de verano. Lan horrekin Antzerkiko Sari Nazionala eskuratu zuten 1993an.


Ur konpainiak egindako bertsio hau 1992ko ekainaren 14an estreinatu zen Errenteriako Niessen aretoan. Antzezpen horren ostean, konpainiak nazioan eta nazioartean bira abiatu zuen 1994ra arte, eta bira horri urte batzuk geroago berriro heldu zion, 98-99 denboraldian. Muntaketak Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen 1993an, eta orain berrikuspen berriarekin itzuli da.


Ur Teatro konpainia 1987an hasi zen lanean Helena Pimentaren zuzendaritza artistikoarekin. Hogeita bi urtetan, Ur konpainiak hainbat muntaketa taularatu ditu, hala nola W. Shakespeareren trilogia, “Sueño de una noche de verano” (1992), “Romeo y Julieta” (1995) eta “Trabajos de amor perdidos” (1998), eta lan horiengatik hogei sari baino gehiago jaso ditu nazioan eta nazioartean. Azken lanen artean, “Luces de Bohemia” (2002), Valle-Inclánena; “Sonámbulo” (2003), Alberti-Mayorgarena, eta “La Tempestad” (2004), W. Shakespearerena, aipatu behar dira. Ur teatro konpainian aritzeaz gain, Helena Pimentak, besteak beste, Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalean, Kataluniako Antzoki Nazionalean, Galiziako Zentro Dramatikoan eta Andaluziako Antzerki Zentroan lan egin du, eta RESADen eszena-zuzendaritzako irakaslea izan da.


“El sueño de una noche de verano” lana La Cava agertokian 22,30ean ikusi ahal izango da. Horrez gain, Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren barruan, bihar, Karlos III.a Prestua plazan, 18,30ean, Eugenia Manzaneraren “Lorenza Maladanza” ikuskizuna ikusi ahal izango da, juglarearen irudiaren berrikuspena, eta 20etan, “Barroco-Roll”, Azar Teatro taldearen lana.

 
Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu eta finantzatzen du, eta uztailaren 17tik abuztuaren 1era hamargarren edizioa egingo da. Jaialdia Audenasak eta Erriberriko Udalak babesten dute, eta hurrengo hauen lankidetza du: Kultura Ospakizunen Estatuko Sozietatea, Errege Jauregia eta Nafarroako Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.


Edizio honetako berrikuntzen artean, Kultura Ospakizunen Estatuko Sozietatearen (KOES) lankidetza nabarmendu behar da. Kultura Ministerioaren koordinaziopean, Nafarroako herri honetara “Las Huellas de La Barraca” proiektua dakar. Horren bidez, Espainiako arteen eta letren munduan gertaera aipagarrienetako bat gogorarazi nahi da: Federico García Lorcak 1932. eta 1936. urteen bitartean La Barraca abian jartzea. 2009an, KOESek Lope de Vegaren bizitza eta literatura-ibilbidea gogoratuko ditu, “Arte nuevo de hacer comedias en este tiempo” lanaren IV. mendeurrena ospatzen delako. Ildo horretatik, José Estruch-RESAD konpainiak eta Murtziako eta Puerto Ricoko unibertsitateetako antzerki-gelek Karlos III.a Prestua plazan dramagile horren bi lan antzeztuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa