(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas eta Alba kontseilariak Oiozeko hondakin arkeologikoak ikustera joan dira ostirala, 2009.eko uztailak 17

Kultura eta Turismo arloko arduraduna, gero, Oibarren, Santa Crizen eta Zaren egindako lanak ikustera joan da


Oiozeko aztarnategia

Kontseilariak Oiozeko aztarnategian. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Oiozen (Urraulbeitin) aurkitu zituzten erromatar garaiko hondakin arkeologikoak bisitatzera joan dira eta orain arte egindako lanak zertan diren ikusi dute. Aurkikuntza arkeologikoa egin zuten, hain zuzen, Pirinioen azpiko Iruña-Jaka-Huesca autobiako obrak egiten ari zirela.

Gero, Kultura eta Turismo kontseilaria Oibarreko obrak, Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoa eta Zareko irin errota ikustera joan da.

Kultura eta Turismo departamentuak 1.124.332 euro inbertitu ditu 2004tik 2008ra; eragindako inbertsioa 1.858.932 eurokoa izan da, laguntza txikietan eta toki erakundeen turismo inbertsio handietan gauzatua. Zenbateko horren parte bat Oibarreko eta Arradako obretan inbertitu dute. Halaber, Lergako landa etxean 128.907 euro jarri dituzte (inbertsioa, guztira, 214.846 eurokoa izan da).

Kultura eta Turismo departamentuak baimena eman zien Olcairum SL eta Arian enpresei Pirinioen azpiko autobia eraikitzeko obretan aurkitutako hondakin arkeologikoen segimendua egiteko. Aurkikuntza egin zuten, hain zuzen, autobiaren zerbitzugunea jartzeko sasiak garbitzen ari zirela. Aztarnategian daude dolia bat, zenbait dolare, putzu bat (ustez) eta zehaztu gabeko egitura batzuk, azaleratuta; elementu horiek guztiak erromatar garaikoak dira. Eremuan seinaleak jarri zituzten eta ikusi zuten zonako obren segimendua egitea ezinbestekoa zela, batik bat sasiak garbitzeko garaian.
Oiozeko aztarnategia

Oiozeko aztarnategia, Urraulbeitin. ( irudia handitu )

Aztarnategia autobiaren trazan dago eta leku horretan mendia ebakitzea eta lubaki bat jartzea da asmoa. Zehazki, Tabarreko mendian dago, Urraulbeitin. Esku-hartzea uztailaren 14an bukatu zuten; orain, azkeneko irudiak hartzea bakarrik falta da. Materiala Arkeologia Biltegian jasotzen joan dira.

Hondakinak baserri erromatar batenak dira; baserri horretan ardoa eta olioa egiten zituzten. Baserria Kristo ondoko I. mendean eraiki zuten eta IV. mendera arte egon zen zutik. Alde horretatik, aurkitu dituzten txanponen arabera, lekuaren goren aldia Kristo ondoko III. mendea izan zen. Aztarnategiko oinarrizko egiturak dira, batetik, 23 x 23 metroko espazio bat; espazio horretan eraikin multzo bat dago eta honako elementu hauek bereizten dira: 12 gela, angeluzuzenak eta lau angelukoak; bi dolare; hiru ontzi; lauza zolak; eta bi kanalizazio. Eta bestetik, espazio horretatik kanpo eta barreiatuta, putzu bat, dolare bat, dolia bat, labe bat (ustez) eta eraitsitako zenbait eraikin. 

Aztarnategi erromatarra bisitatu ondoren, Corpas kontseilaria Oibarrera joan da, turismo ostatuko eta Txosneteko artegiko obrak ikustera.

Turismo ostatua Oibarko Udalak sustatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Ostaturako onartutako aurrekontua 783.917 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak 476.266 euro jarri ditu, bi urtean. Eraikina eginda zegoen. Bost solairu eta 641,97 metro koadroko azalera eraiki erabilgarria dauzka. Ostatuak izango ditu harrera gunea, erabilera anitzeko aretoa, zazpi logela, zazpi bainugela, kontsigna, bi jantoki, komuna eta lehorketa.

Txosneteko artegia birgaitzen ari dira, Oibarreko kultur ondarearen adierazgarrietako bat baita. Artegia ardiak biltzeko eraikin bat da; kanpoan korrale bat eta artzainarentzako babesleku txiki bat daude. Zehazki, estalkia konpontzen, egitura moldatzen eta barrualdea txukuntzen ari dira: garbitzen, arotzeria lanak egiten eta kanpoaldeko eskortako itxitura berreraikitzen. Eraikinak 201,56 metro koadroko azalera eraikia dauka eta atxikitako korraleak 177,56 metro koadro hartzen ditu. Estalita, guztira, 215 metro koadro daude.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa