(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa erdialdeko okindegi bati eman diote hamahirugarren Nafarroa Bermea astelehena, 2009.eko uztailak 20

Bermea 600.000 eurokoa da eta inbertsio osoa 1,7 milioi eurokoa


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du hamahirugarren Nafarroa Bermea Erriberriko merindadeko okindegi bati ematea. Proiektuaren inbertsioa 1.694.409 eurokoa da eta Nafarroa Bermea 600.000 eurokoa (deialdian eman daitekeen handiena). Okindegiak bermea erabiliko du ogi izoztua eta aurrez prestatutako ogia egiteko behar diren instalazioak eta makinak erosteko.

Orain arteko bermeak honako hauek jaso dituzte: logistika enpresa batek, automobilgintzako laguntza enpresa batek, plastikoak egiten dituen enpresa batek, bioenergiako enpresa batek, Erdialdean eta Iruñako Arroan landa hotelak sustatzen dituzten bi enpresak, Agoitzen apartamentu turistikoak egingo dituen sozietate batek, ordezko piezak egiten dituen Iruñako eskualdeko enpresa batek, eta arotzerian lan egiten duen eta egoitza Sakanan daukan beste enpresa batek. Hamargarren eta hamaikagarren bermeak Agoitzeko eta Sakanako bi enpresak jaso zituzten; biak ala biak turismo jardueretan aritzen dira. Kasualitatez, aurreko bermea, hamabigarrena, Iruñako eskualdeko okindegi bati eman zioten, baita ere.

"Nafarroa Bermea" krisiari aurre egite aldera Gobernuak azaroaren 6an hartutako neurrietako bat da. Bermearen helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea. Izan ere, gaur egun zaila da kredituak lortzea.

Bermeak jaso ditzakete legean ezarritako jarduerek: industri inbertsioek, nekazaritza elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerek eta enpresa txiki eta ertainen turismo azpiegiturak sortzeko eta modernizatzeko jarduerek.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak dira eta ezin dute, inola ere, proiektuan egin beharreko inbertsioaren %60 baino handiagoak izan. Ondorioz, bermea jaso ahal izateko gutxienez 100.000 euroko inbertsioa egin behar da.

Nafarroako Gobernuak, Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (Sonagar) enpresaren bitartez, 30 milioi euro jarri ditu bermeak emateko. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa da.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa