(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erdi Aroko Ikasketen Astearen 36. edizioa Corpas kontseilariak inauguratu du Lizarran astelehena, 2009.eko uztailak 20

“Aberatsak eta pobreak: ugaritasuna eta deserrotzea Mendebaldeko Erdi Aroan". Hori izango da adituen eztabaidagaia, uztailaren 24ra arte.


2009ko Erdi Aroko Ikasketen Astea

Erdi Aroko Ikasketen Astearen 36. edizioko kartela. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasek inauguratu du gaur eguerdian Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astearen 36. edizioa. Jardunaldiak Nafarroako Erregeen Jauregian izango dira, uztailaren 24ra bitartean, eta gai hau landuko da: "Aberatsak eta pobreak: ugaritasuna eta deserrotzea Mendebaldeko Erdi Aroan”.

Corpas kontseilariak adierazi du Erdi Aroko Ikasketen Astean gai ugari eta anitz jorratu dituztela orain arte, “betiere, hizlariak eta hitzaldiak zientzia aldetik zorrotzak eta kalitatezkoak izan dira”. Alde horretatik, gogoratu du jardunaldien ondoren aktak argitaratu egiten dituztela, zabaltzeko. Kultura eta Turismo arduraduna gustura agertu da Erdi Aroko Ikasketen Astearen inaugurazioan. Astea duela 48 urte sortu zuten eta "Erdi Aroko historiaren zaletu guztientzat udarako erreferente bihurtu da”. Alde horretatik, aipatu du Nafarroako Gobernuak Astea finantzatzen eta antolatzen lagundu duela, ia hasieratik. Azkenik, izena emandako pertsona guztiei eta bekak jaso dituztenei ongietorria egin die. 

Aurten, Erdi Aroko Ikasketen Astean aditu hauek parte hartuko dute: Nicasio Salvador Miguel, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa; Giuliano Pinto, Università degli Studi di Firenze unibertsitatekoa; Gabriela Piccini, Università degli Studi di Siena unibertsitatekoa; Giacomo Todeschini, Università degli Studi di Trieste unibertsitatekoa; Ariel Toaff, Bar Ilan University unibertsitatekoa; María Isabel Fierro, CSIC erakundeko Arabiar Ikasketen sailekoa; Mª Carmen Lacarra, Zaragozako Unibertsitatekoa; Giuseppina Muzzarelli, Università degli Studi di Bologna unibertsitatekoa; Gian Piero Nigro, Fondazione Istituto Int. di Storia Economica “Francesco Datini” di Prato erakundekoa; Paulino Iradiel Murugarren, Valentziako Unibertsitatekoa; Chris Dyer, Leicesterreko Unibertsitatekoa; Mercedes Borrero Fernández, Sevillako Unibertsitatekoa; eta Ricardo Córdoba de la Llave, Kordobako Unibertsitatekoa. 

Erdi Aroko Ikasketen Astea 1964an antolatu zen lehen aldiz. Urte hartan Santiago Bidearen Lizarrako Lagunen Elkarteak antolatu zuen. Principe de Viana erakundea berehala agertu zen prest laguntzeko eta 1966tik gastuen eta antolaketaren parte bat bere gain hartu zuen. Lehen etapa hartan asmoa zen “udarako unibertsitate” baten modukoa antolatzea eta jardunaldiak uztailaren bigarren hamabostaldian egiten ziren. Bi pertsona izan ziren garrantzitsuenak: garai hartan elkarteko buru zen Francisco Beruete eta Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradun Jose Maria Lacarra. Orduan ere kultur ekintza osagarriak egiten ziren, oro har musikalak, Klaratarren Komentuan.

1991n, hamar urte baino gehiagoko atsedenaldiaren ondoren, saioak antolatzeari ekin zieten berriz, beste ikuspegi batekin; horrela antolatu zen 18. edizioa. Batzorde Zientifiko bat osatu zuten eta batzorde horrek erabakitzen zuen jardunaldietako eduki akademikoa. Antolaketa lana, berriz, Kultura Zuzendaritza Nagusiak hartu zuen bere gain, berezko kultur jardueretan integratuta. Ordudanik urtero antolatu da Astea eta aktak argitaratu dira, udaberrian. Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astea antolatzen asko laguntzen dute, gainera, Lizarrako Udalak (kultur jarduera osagarriak antolatzen ditu, jende guztiarentzat), Santiago Bideko Lagunen Elkarteak eta Lizarrerriko Ikerketa Guneak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa