Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Curriculuma moduluetan egituratu da, hiru ezagutza arloren inguruan: komunikazioa, gizarte-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta irakaskuntza horien egitura eta curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen duen foru-dekretua onetsi du. Dekretuaren xedea foru-arauketa Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren eskakizunetara egokitzea da.
Funtsezko nobedadea da helduentzako irakaskuntzetan “oinarrizko gaitasun” izenekoak gehitu dituztela lehenengoz, eta horiei esker, ikasleek lortutako ezagutzak aplikatzeko ezinbesteko ikaskuntzak lortu ditzakete. Funtsezko beste nobedade bat da ikasleek hezkuntza ez-formalaren bidez lortutako ezagutzak eta esperientziak aldez aurretik baloratuko direla, ikasleak orientatzeko eta maila jakin batera bidaltzeko.
Horrez gain, irakaskuntza honetako bi modalitateen –aurrez aurrekoa eta urrutikoa- iraupena berdindu da. Eta, amaitzeko, hiru arloetan gainditutako mailen baliagarritasuna estatu osora hedatu da.
HLOren printzipioetako bat da hezkuntza etengabeko ikaskuntza dela eta bizitza osoan garatzen dela. Lege horren arabera, helduen hezkuntza hezkuntza-sistemako irakaskuntzetako bat da eta pertsona guztiei bizitza osoan trebatzeko aukera aitortzen zaie gaitasunak eta trebetasunak lortzeko, gaurkotzeko, osatzeko eta zabaltzeko.
HLOren arabera, administrazio publikoek ikaskuntza-eskaintza malguak sustatu behar dituzte, hezkuntza-sistema titulaziorik lortu gabe utzi zuten gazteek eta helduek kasuan kasuko titulazioak lortu ahal izateko. Horrez gain, irakaskuntza hauen antolaketaren eta metodologiaren oinarria autoikaskuntza izango da, eta aurrez aurre zein urrutiko hezkuntzaren bidez garatu ahal izango da.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.