(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako 83 irakasle akreditatu ditu hezkuntza eleaniztuneko programetan aritzeko asteartea, 2009.eko uztailak 21

Guztiek Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 maila egiaztatu behar izan dute


Hezkuntza Departamentuko ebazpen bat dela bide, Bigarren Hezkuntzako gai ez-linguistikoetan eskolak ingelesez edo frantsesez eman ditzaketen irakasleak akreditatzeko ezarritako deialdia ebatzi da, irakasle horiek Departamentuak sustatzen dituen hezkuntza eleaniztuneko programetan aritu daitezen.

Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntza batean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailako titulua duten irakasleak modu automatikoan akreditatu ditu, eta irakasle horien behin betiko zerrendak onetsi ditu, baita maila-proba alternatibora aurkeztu zirenen artean gai eta ezgai direnen zerrendak ere.

Lehenengo kasuan, deialdi honetara bildu ahal izan dira Nafarroako irakasle funtzionarioak eta Bigarren Hezkuntzako zentro publikoetako kontratupeko irakasle finkoak edo aldi baterako kontratua dutenak, betiere, C1 maila egiaztatu badute, hau da, kasuan kasuko hizkuntzaren Filologia espezialitatean edo Itzulpengintza eta Interpretaritza espezialitatean lizentziatuak badira, Hizkuntza Eskola Ofizialetako kasuan kasuko hizkuntzaren gaitasun-agiria badute, Cambridgeko Unibertsitateko Certificate in Advanced English edo goragokoa, eta Alliance Françaiseren Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) edo Diplôme Superieur d'Études Françaises Modernes (DS) edo goragokoa badituzte.

Aurreratu denez, titulu horiek ez dituzten irakasleei C1 mailari dagokion hizkuntza-gaitasuneko proba gainditzeko aukera eman zaie. Proba horrek bi fase zituen: lehenengoan zenbait ariketa egin behar ziren, eta horien bidez hautagaien irakurmena, idazmena eta ulermena baloratzen zen; bigarren proban ahozko adierazpena baloratzen zen.

Azterketa honetan gai kalifikazioa lortuz gero, Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztunen barruan sustatutako kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan eskolak emateko akreditazioa lortzen da, baina inola ere ez da lortzen atzerriko hizkuntzaren mailaren titulaziorik edo ziurtagiririk. 
Dokumentazioa:
Listado de profesores acreditados
Centros de ESO con programa plurilingüe

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa