(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoko haurrentzako tailerretan Carlos Francoren tauromakiari buruzko grabatuak izango dituzte aztergai udaran asteartea, 2009.eko uztailak 21

Tailerrak lau urtetik gorako neska-mutilentzat dira eta bi txanda egingo dira abuztuan


Nafarroako Museoko haurrentzako tailerrak

Nafarroako Museoko haurrentzako tailer bat. ( irudia handitu )

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Museoan haurrentzako tailerrak antolatu dituzte abuzturako, haurrek artea eta ondarea ezagutu ditzaten. Aurtengo ekimena Carlos Francoren tauromakiari buruzko grabatuen gainekoa da. Grabatuak, izan ere, Museoko Kaperan egongo dira ikusgai irailaren 30a arte.

Tailerrean arte plastikoak eta antzerkia uztartuko dituzte, Blanca Razquin eta Teresa Sabate artisten eta Ana Maestrojuan eszena zuzendariaren eskutik, hurrenez hurren. Haiekin, haurrek erakusgai dauden obrak aztertuko dituzte eta estanpazio teknikei eta tauromakiari buruzko ezaupideak jasoko dituzte. 

Teoria eta praktika haurren adinaren araberakoak izango dira. Era horretan, neska-mutilek behatzeko ahalmena, sormena eta ikasitako guztia baliatuko dituzte eta, ahalegina medio, obra plastikoak eta antzezpenak sortuko dituzte. 

Tailerrak lau urtetik gorako haurrentzako dira eta taldeak adinaren arabera osatuko dituzte. Esan bezala, bi txanda daude: lehena abuztuaren 4tik 7ra egingo da eta bigarrena abuztuaren 11tik 14ra, biak ere 10.30etik 13.30era. 

Izena gaurtik (asteartea, uztailak 21) eman dezakete, Nafarroako Museoan, ordutegi honetan: asteartetik larunbatera, 9.30etik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara; eta igandean 11.00etatik 14.00etara (astelehenetan Museoa itxita egoten da). Lau egunek 20 euro balio dute eta izen-ematea Museora jendea heldu ahala egingo da, aurreikusitako 100 plazak bete arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, 848428882 telefono zenbakira deitu besterik ez duzue..

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa