(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Ekuatore Gineako neska-mutil talde bati harrera egin dio; neska-mutilak udara pasatzera etorri dira Nafarroara asteartea, 2009.eko uztailak 21

Hamaika haur dira, 3 eta 15 urte bitartekoak, eta Nafarroako familia batzuekin pasatuko dute udara


Haurren harreran parte hartu dutenen argazkia

Sanz presidenteak Ekuatore Gineako neska-mutil talde bati harrera egin dio. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Ekuatore Gineako neska-mutil talde bati harrera egin dio gaur eguerdian, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Neska-mutilak udara Nafarroako familia batzuekin pasatzera etorri dira, Ama Mayte GKEak sustatutako ekimen bati esker.

Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok eta GKEko buru eta sortzaile Maria Teresa Montes Sampedrok. 

Guztira hamaika haur etorri dira Nafarroara, 3 eta 15 urte bitartekoak, Ekuatore Gineako Bata herritik. Nafarroara ekainaren 23an heldu ziren eta irailaren 14ra arte egongo dira Foru Erkidegoan. Haurrak Iruñako, Berbintzanako eta Azkoiengo familia batzuen etxeetan daude. 

Ama Mayte erakundea 2004an sortu zuen Maria Teresa Montes Sampedrok, udaran Ekuatore Gineako umezurtzak Nafarroara ekartzeko asmoarekin. Erakundeak, gainera, hezkuntza eta osasun kanpainak sustatzen ditu Ekuatore Ginean. Orain, horrez gain, ama-umeentzako eskola bat eraikitzen ari dira, Bikurgako neskato eta nerabeentzat, eta baita emakume eta haurrentzako harrera etxe bat ere Nkue herrian. 

Harreran Ekuatore Gineako Mijnolta Bindang neskatoak hitz egin du; neskatoak Nafarroan pasatuko du udara.

Ekuatore Gineako hamaika neska-mutilek Nafarroako familia batzuekin pasatuko dute udara. ( irudia handitu )

580.000 euro Ekuatore Gineako proiektuetarako

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentua medio, 582.805 euro jarri ditu Ekuatore Ginean egin diren garapenerako lankidetzako 16 proiektutan; hori, 1992. urtetik, hau da, programa abian jarri zenetik. Hiru proiektu dira nabarmentzekoak, jaso duten finantzaketagatik: 

- Bata herriko Padre Celestino Nnang Mico Erdi Mailako Hezkuntzako Elizbarrutiko Zentroarentzat eraikin berriak egiteko proiektua, Misión Diocesana de Navarra elkarteak sustatua. Foru Gobernuak 221.291 euro jarri zituen proiekturako, 2006tik 2008ra.

- Niefang herrian barnetegi bat eraikitzeko proiektua, Promoción Claretiana de Desarrollo (Nafarroako PROCLADE) elkarteak sustatua. Nafarroako Gobernuak 150.253 euro jarri zituen 2000. urtean.

- Eskoletan osasun hezkuntza emateko proiektua, Médicos Sin Fronteras elkarteak sustatua. Foru Gobernuak 72.457 euro jarri zituen 1997an eta 1998an.

Finantzatutako gainerako proiektuak txikiagoak izan dira, erakunde hauenak, hain zuzen: Arquitectos Sin Fronteras (12.529 euro 1998an) Ayuda Mano a Mano (3.269 euro 1999an eta 4.027 euro 2002an), Madreselva (3.200 euro 2005ean), Misión Diocesana de Navarra (10.085 euro 2002an), Cáritas de Navarra (3.005 euro 1995ean), Compañía de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paúl (5.664 euro 2001ean), Hermanos Maristas (17.357 euro 1996an), Congregación de Hermanas de Ángel de la Guarda (25.242 euro 1997an, bi proiektutarako), Fundescoop (24.040 euro 1993an), Misioneras de la Inmaculada Concepción (12.350 euro 2000. urtean), eta Solidaridad, Educación y Desarrollo (18.030 euro 2003an).  
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa