(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultur 2009 programako jarduerak Nafarroako hamar gune turistikotara helduko dira datorren asteburuan asteazkena, 2009.eko uztailak 22

Leire eta La Oliva monasterioetan abuztuaren 30a arte abestuko dituzte bezperak


Cultur programa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez. Programako kultur jarduerak leku turistikoetan egiten dituzte eta asteburu honetan, adibidez, Erriberrin, Donamarian, Etxaurin, Lekunberrin, Zangozan, Uxuen, Orreagan, Lizason, Los Arcosen eta Orbaitzetan izango dira.

Bihar, hilak 23, Xavier Alvarez de Eulate aitaren erakusketa egongo da ikusgai San Frantzisko komentuko klaustroan, arratsaldeko 18.00etatik 19.45era. Komentuko elizan, gainera, Schola Gregoriana Gaudeamus taldeak abestuko du, iluntzeko 20.00etan.

Ostiralean, hilaren 24an, Josetxo Goiak eta Pello Ramirezek kontzertua eskainiko digute Donamariako Jauregia dorrean, arratsaldeko 19.30ean. Horrez gain, "Bacoren melodiak" zikloan, Basso Continuo Tri taldeak kontzertu bat emango du Etxauriko Otazu upategian, iluntzeko 20.00etan.

Larunbatean, hilaren 25ean, Ortzadar taldeak dantzaldi bat eskainiko du Lekunberriko frontoian, gaueko 22.00etan, eta Matthieu Sagliok biolontxeloaz gozatzeko aukera emango digu Zangozako Kultur Etxean, 20.30ean.

Iganderako, hilaren 26rako, jarduera ugari daude antolatuta: Oberena taldeak dantzaldia eskainiko du Uxueko frontoian, eguerdiko 12.30ean; Trio Adagiok musika barrokoko kontzertua emango du Orreagako Kolegiatako elizan, eguerdiko 13.00etan; Galubet txirula laukoteak Orgiko hariztian (Lizason) kontzertua emango du, 12.30ean eta 18.30ean; Isabel Abarzuzak eta Sergio Larrionek ganbera musika eskainiko digute Los Arcoseko Santa Maria elizan, 20.00etan; eta Haizea haize bostekoak kontzertu bat eskainiko digu Orbaitzetan, Arrazolako parajean, arratsaldeko 18.00etan.

Horrez gain, abuztuaren 30a arte bezperak izango ditugu entzungai Leireko monasterioan (astelehenetik igandera, arratsaldeko 19.00etan; salbuespena: ostegunean 19.30ean) eta La Olivako monasterioan (astelehenetik larunbatera 18.30ean eta igandean 18.25ean).

Azkenik, hainbat erakusketa egongo dira: Alfredo Díaz de Ceriorena Agoitzeko Kultur Etxean, Marta Loredo Olaizena Bertizeko Jaurerriko jauregian, Javier Murorena Erriberriko Errege Jauregian, eta Sagrario San Martinena Bianako Kultur Etxean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa