(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro jarri ditu hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak itundutako ikastetxeetan eskolatzeko osteguna, 2009.eko uztailak 23

Ikastetxeak irakaslez hornitzeko 3.872.034,66 euro eta bitarteko materialez hornitzeko 30.000 euro jartzea onartu dute


Hezkuntza departamentuak erabaki du Nafarroako itundutako ikastetxeei behin-behineko bi diru-laguntza ematea, 2009/2010 ikasturterako: bata, 3.872.034,66 eurokoa, ikastetxeetan laguntza irakasleak eta langile osagarriak jartzeko; eta bestea 30.000 eurokoa, ikastetxeak bitarteko materialez hornitzeko.

Dibertsitate, Orientazio eta Kulturaniztasun Zerbitzuak jaso du, hain zuzen, aurkeztutako eskariak balioesteko ardura duen Batzordeak egindako proposamena. Proposamenean sartu dituzte minusbaliotasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak edo nortasun nahaste larriak dituzten ikasleak eskolatzeko gastuak ordaintzeko jarriko diren bitartekoak; ikasleak, betiere, itundutako ikastetxe arruntetan integrazio ereduaren arabera eskolatzekoak izan behar dute.

Ikastetxeek, horrela, baliabide material bereziak, laguntza irakasleak eta langile osagarriak izango dituzte, aipatu ikasleei arreta emateko. Langile osagarriak izango dira, hain zuzen, minusbaliotasunak dituzten ikasleen zaintzaileak eta logopeda lanak egiten dituzten baina irakasleak ez diren tituludunak. Langile horien soldata izango da Lehen Hezkuntzako edo DBHko lehen zikloko irakasle titularrena. Soldata ezartzeko, erabat edo partzialki funts publikoekin funtzionatzen duten irakaskuntza enpresa pribatuen hitzarmen kolektiboa hartuko da kontuan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa