Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren gidalerro berriak onetsi dira, 2009-2010 ikasturteari begira
ostirala, 2009.eko uztailak 24
Gidalerroetan, zentroaren funtzionamendua, helburuak, egutegiak eta lan-plana bideratzen dira
Hezkuntza Departamentuak Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) funtzionamendua, helburuak, egutegiak eta lan-plana bideratzen dituen urteko ebazpena onetsi du, 2009-2010 ikasturteari begira. Arau berrian, trebakuntza-plana, zentroaren antolaketa- eta kudeaketa-dokumentuak eta zentroaren memoria egiteko jarraibide zehatzak ematen dira.
Ebazpenean ezarritako lan-planaren arabera, kideek, besteak beste, hurrengo ekintza hauek egiten parte hartu behar dute: eskolako hizkuntza-plangintzak eta curriculum-hizkuntzen tratamendu integratua hezkuntza-zentroetan; helduei euskara irakasteko curriculuma (C1 maila Eskolako Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuari eskatu zaio), eta Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan sustatutako irakurketa-planak.
Horrez gain, urteko lan-planean, hurrengo hauek zehaztu behar dira: garatuko dituen jarduerak arloen arabera sailkatuta, horietarako egutegia, urteko lan-plana betetzen den berrikusteko datak, giza taldearen antolaketa eta eginkizunak eta ordutegia, zentroan nahitaez egin behar diren orduak zein lantokitik kanpo egin beharreko joan-etorrien orduak barruan hartuta, eta trebakuntza-jardueretan, materialetan, unitate didaktikoetan, etab. egingo den gastuaren aurreikuspena.
Ebazpen horretan zentroetan trebakuntza-jarduerak egin eta kudeatzeko funtzionamendua definitu da eta EGArekin lotutako ariketak egiteko (2010eko probak egitea, egutegiak, etab.) eta zentroko memoria egiteko jarraibideak eman dira. Memoria horretan, ikasturtean garatutako jarduera jaso eta baloratuko da.