(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrerrirako 4,7 milioi euroko inbertsioak onartu dituzte ostirala, 2009.eko uztailak 24

Nafarroako Gobernuak 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana luzatu du hainbatetan eta, horrela, Lizarrerriko proiektuetarako 3.210.393 euro jarri ditu


Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, 4.769.807 euroko inbertsioa onartu du Lizarrerriko Merindadeko zenbait herritako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek finantzatu dituzte 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana hainbatetan luzatuta. Era horretan, Nafarroako herrietan proiektuak gauzatzen jarraitu ahal izan dute. Lizarrerrirako, beraz, Nafarroako Gobernuak 3.210.393 euroko diru-laguntza onartu du.

Ondoren, diru-laguntzak jaso dituzten herrien zerrenda jarri dugu, egin dituzten obrak eta jaso dituzten diru-laguntzekin; parentesi artean agertzen dena inbertsio osoaren zenbatekoa da. 

AMESKOABARRENA: 100.353 euro (143.362 euro). Udaletxeko eraikina berrituko dute, goitik behera. Lehenbiziko fasean lehen solairuan egingo dute lan: oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte; isolamendu termikoa eta akustikoa jarriko dute; termiten kontrako tratamendua egingo dute; eraikina kanpoaldetik saneatuko dute (kanpotik ura sar ez dadin); zolata, barruko estalkiak eta sabai aizunak jarriko dituzte; fatxadetako arkugainera moldatuko dute; barruko bereizketak eta arotzeria lanak egingo dituzte; eta argindarra, berokuntza eta telekomunikazioko instalazioak jarriko dituzte.

GOÑI: 79.998 euro (163.377 euro). Udaletxea birgaituko dute. Eraikinak beheko solairua eta beste bi solairu dauzka eta hiru solairu horietako egituraren elementuetan esku hartuko dute. Halaber, beheko solairuaren eta lehen solairuaren barrualdea moldatuko dute. Beheko solairuan harrera-lekua, idazkaritza, medikuaren kontsultategia, komuna eta eskailera jarriko dituzte; eta lehen solairuan udalbatza aretoa, bi artxibo, ataria eta eskailera. 

LERIN: 107.225 euro (230.274 euro). Diru horrekin udaletxean egin gabe geratu ziren lan osagarri batzuk egingo dituzte: estalkia birgaituko dute, barrualdea banatuko dute eta barruko arotzeria lanen akaberak egingo dituzte. 

LODOSA: 147.523 euro (210.747 euro). Kalbario kaleko zola berrituko dute. Galtzadan hormigoizko zola jarriko dute, 18 cm-ko lodierakoa, eta akabera ildaskatua egingo dute, zagor artifizialeko oinarri pikortatuduna. Espaloiak berrituko dituzte hormigoizko 18 cm-ko lodierako geruza bat jarrita, eta aurrez egindako galtzada harrizko zintarriekin mugatuko dituzte. Espaloiak eta galtzada maila berean egongo dira, oinezkoak eta minusbaliatuak erraz ibil daitezen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa