(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioen Autobia Esa eta Aragoi bitartean eraikitzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du Nafarroako Gobernuak astelehena, 2009.eko uztailak 27

Lanak datorren irailean hasiko dira


Tartearen planoa

Tartearen planoa.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Pirinioen Autobiaren (A-21) bosgarren tartea (Esa eta Foru Komunitateak Aragoirekin egiten duen muga) eraikitzeko proiektuko lanek ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea presakoa dela adierazi du. Xede horretarako 700.000 euro erreserbatu dira (150.000 2009ko aurrekontuaren kargura eta 550.000 2010eko aurrekontuaren kargura), lanek ukitutako ondasunak eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastuari aurre egiteko. Jardun hori Nafarroa 2012 Planaren barruan bildutako lehentasunezko 90 jardunen artean dago.


Errepide horretan dagoen trafiko-dentsitatea kontuan hartuta eta istripuak saihesteko eta bideragarritasuna hobetzeko ukitutako tarteak aldatzea presakoa denez, lanak albait azkarren hastea gomendatzen da. Hori dela eta, beharrezko lurzoruak eskuratzeko izapideak azkartze aldera, lanek ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea presakotzat jo da, Nahitaezko Desjabetzeko Legean ezarritakoa dela bide.

Lanen deskripzioa

Nafarroako Gobernuak Pirinioen Autobiako 4. eta 5. tarteak eraikitzea kontratatu zuen oraintsu (Judasen Bentatik Foru Komunitateak Aragoirekin duen mugaraino), baita autobiak Nafarroako lurretan duen tarte osoa kontserbatzea ere itzalpeko bidesariaren bidez. Enpresa adjudikazioduna Iridum Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL enpresek osatutako ABEEa izan zen.

Pirinioen Autobiako 4. eta 5. tarteak azpiegitura honen tarterik konplexuena dira Nafarroako lurretan. Izan ere, bi tunel, tunel faltsu bat eta hiru bidezubi eraikiko dira (horietako bat Irati ibaiaren gainean, eta beste biak Esa urtegiaren etorkizuneko zabalkuntza gurutzatzeko). Tarte horiek eraikitzeko 245,7 milioi euroko aurrekontua kalkulatu da.

Bi tarteen luzera osoa 16,6 kilometro da. Bi galtzada izango ditu, eta horietako bakoitzean 3,50 metroko bi lerro egongo dira, 5 metroko zabalerako erdibitzale batekin banatuta. Abiadura 120 km/h izango da. Autobiaren tarte hau trazadura berrikoa da, eta N-240 errepide nazionalarekiko independentea. Azken hori zerbitzubide moduan geratuko da.

4. tartea aurreproiektu mailan garatuta dago, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenera egokituta dago, eta 10,1 kilometroko luzera du. Judasen Benta inguruan hasten da, N-240 eta N-150 errepide nazionalen arteko gurutzearen ostean, eta Esa udalerrian amaitzen da. Tarte honen barruan, hurrengo hauek egingo dira: bi lotune, azpiko hiru pasagune, goiko pasagune bat, faunaren bi pasagune, tunel faltsu bat (240 metro), Ledeako tunela (1.330 metro) eta Irati ibaiaren gaineko bidezubia, 340 metroko luzerakoa. Aurreikuspenen arabera, lanak 2010eko apirilean hasi eta 2011ko abenduan amaituko dira.

5. tartearen proiektua onetsita dago, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenera egokituta dago, eta 6,5 kilometro ditu, Esa udalerritik Nafarroak Zaragozarekin duen mugaraino. Puntu horretan, Sustapen Ministerioari dagokion alboko tartearekin lotuta egongo da. Tarte honetan, hauek egingo dira: bi bidezubi (495 eta 145 metro, hurrenez hurren), etorkizunean Esa urtegian egingo den zabalkuntza gurutzatzeko, 1.500 metroko tunela, hiru pasagune autobiaren azpitik eta goiko pasagune bat. Aurreikuspenen arabera, lanak 2009ko irailean hasi eta 2011ko abuztuan amaituko dira.

Oro har, Pirinioen Autobiak 46 kilometro izango ditu Nafarroako lurretan (Noain eta Aragoiko mugaren artean), eta aurrekontu osoa 347,2 milioi eurokoa da. Lanak amaitu ondoren, Ebro haranaren iparraldeko komunikazio-ardatz estrategikoaren atala izango da, kantabriar ingurua eta inguru mediterraneoa lotuko baititu, eta herrialdean jarduera ekonomiko gehien duen inguruetako bat egituratzen lagunduko du, hots, Iberiar penintsularen ipar-ekialdea.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
4. eta 5. tarteen trazadurak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa