Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inguru bideratu ditu Lizarrako García Orcoyen ospitaleko erditze-inguruaren eraberritzea kontratatzeko
astelehena, 2009.eko uztailak 27
Kontratazio horretan, ingurua handitzeko eta eraberritzeko obrak eta obra-zuzendaritza sartzen dira
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari gerenteari baimena eman dio Lizarrako García Orcoyen ospitaleko erditze-ingurua handitu eta eraberritzeko obrak eta obra-zuzendaritza kontratatzeko.
Horretarako, Foru Gobernuak 892.500 euro bideratuko ditu guztira. 357.500 euro 2009ko ekitaldiari dagozkio, eta gainerako 535.000 euro, 2010eko ekitaldiari.
Proiektua ospitalearen barruan gauzatuko da. Erditze-inguruaren zati bat birmoldatu eta handituko da, baina zentroko oinaren barruan, lehenengo solairuan, erditzeen inguruaren alboko espazio libre batean. Hori dela eta, eraikinak lurzoruan duen okupazioa ez da handituko.
Operazio-gela eta operazio-gelaurrearen osagaiak, oheen arteko transferentzia, garbia-zikina espazioak eta aldagelak planteatu dira, baita gaur egun zabalik dagoen erditze-ingurua eraberritzea ere, hau da, erditze-gela, haurrak bizkortzeko gela, dilatazioa, sarbideak eta bi inguruen arteko lotura.