(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak LR-131 eta NA-134 errepideak Las Cañas eta Cantabria industrialdeen bitartean bisitatu ditu asteartea, 2009.eko uztailak 28

Berritze-lanak Errioxako Gobernuak egin ditu Nafarroak lagatako lurretan


Alba kontseilariak bi errepideak bisitatu ditu

Oraintsu irekitako errepidera egindako bisita. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak gaur goizean LR-131 eta NA-134 errepideak bisitatu ditu Cantabria (Errioxa) eta Vianako Las Cañas industrialdeen artean. Errepideak berritzeko lanak oraintsu amaitu dira eta Errioxako Gobernuak 2.831.182 euroko inbertsioa egin du. Bestalde, Nafarroako Gobernuak lan horiek egiteko beharrezko lurrak laga ditu.

Alba kontseilariarekin batera, bisita horretan Pedro Sanz Alonso Errioxako presidentea eta Antonino Burgos Navajas autonomia-erkidego horretako Etxebizitza eta Herri Lan kontseilaria egon dira. 

Jardun hau 2006ko abenduaren 11an Nafarroaren eta Errioxaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmen baten barruan sartzen da. Hitzarmen horretan bi probintzien mugan kokatutako errepideetan bi hobekuntza-proiektu egitea aurreikusi zen.

Lan horien bidez, zirkulaziorako sei lerroko bidea sortu da (3 lerro noranzko bakoitzean), eta erdiko lau lerroak bide nagusia dira eta alboetako biak alboko kale eta partzeletara sartzeko eta horietatik ateratzeko erabiltzen dira.

 Era berean, zirkulazioaren bi noranzkoen arteko banaketa fisikoa egiteko, hormigoizko hesi zurrun bat jarri da bidearen ardatzean eta trafikoa antolatzeko bi biribilgune eraiki dira eta, horrela, ezkerretara bira egin behar izatea saihesten da.

Lan horien barruan, gainera, barruan lorategia duten 40 metroko diametroko bi biribilgune eraiki dira, eta seinale horizontal eta bertikal berriak jarri dira, balizamenduak tarte osoan, argi berriak, euri-uren kanalizazioa egin da eta egon dauden zerbitzuak berriz jarri dira.

Lan horien barruan, gainera, barruan lorategia duten 40 metroko diametroko bi biribilgune eraiki dira, eta seinale horizontal eta bertikal berriak jarri dira, balizamenduak tarte osoan, argi berriak, euri-uren kanalizazioa egin da eta egon dauden zerbitzuak berriz jarri dira. 

Bestalde, Pedro Sanzek bat egin du Alba kontseilariaren hitzekin eta Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkio bide-azpiegitura honetan eta beste batzuetan parte hartzeagatik.

Lankidetza-hitzarmenaren edukia
 
Lan hauek Nafarroak eta Errioxak 2006ko abenduaren 11n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen dira. Hitzarmen horretan errepideak hobetzeko bi plan jaso ziren bi probintzien arteko mugan, bata Vianan, Errioxako Gobernuak gauzatua (gaur inauguratu dena) eta bestea Castejónen, Nafarroako Gobernuak egindakoa eta joan den abenduan ireki zena.

 
Hitzarmen horren bidez errepide tarte horietan istripuak izateko arriskua murriztu nahi da, baita bide-zerbitzuaren ezaugarriak hobetzea ere. Hitzarmenean sinatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak Castejóngo proiektuko lanak proiektatu, egin, zuzendu eta finantzatu behar zituen, Errioxan dagoen errepide tartea barne. Horrez gain, Vianako proiektua egiteko beharrezkoak ziren desjabetzeak ere Foru Komunitateak egin behar zituen.

Bestalde, hitzarmenean Errioxako Gobernuak Vianako proiektua egin eta lanak egin eta ordaindu behar zituela ezarri zen, Nafarroan dagoen errepide tartea barne. Era berean, Castejónen egin beharreko lanetarako beharrezkoak ziren lursailak Nafarroaren esku utzi behar zituen. 



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa