(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteari harrera egin dio, erakundeak 145 urte bete dituela eta asteartea, 2009.eko uztailak 28

Kontseilariari 1864ko sorrera aktaren kopia eman dio


Kutz konseilariak Nafarroako Gurutze Gorriko presidentea hartu du bulegoan, erakundeak 145 urte bete dituela eta. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, Nafarroako Gurutzeko Gorriko presidentea, Joaquin Mencos, hartu du gaur bulegoan, Foru Erkidegoan erakundea sortu zela 145 urte bete direla eta. Mencosek erakundearen sorrera aktaren kopia eta transkripzioa eman dizkio kontseilariari. Zehazki, 1864ko uztailaren 5ean sortu zen Espainiako Gurutze Gorriaren lehen Batzarra, Iruñan.

Nafarroako Gurutze Gorriak 145 urte bete ditu

Nafarroakoa da Espainiako Gurutze Gorriaren Batzarrik zaharrena: 1864ko uztailaren 5ean sortu zen Iruñan, estatuko Batzarra baino egun bat lehenago. Zortzi urte geroago jarri zituzten praktikan erakundearen printzipioak zortzi boluntariok, Nicasio Landa doktorea buru zutela: Orokietako batailan parte hartu zuten 1872an, Hirugarren Karlistadan, zaurituak sendatzeko. Gurutze Gorriko kideak neutralak zirenez, alfontsotar bandoaren eta bando karlistaren arteko bitartekari izan ziren. Gurutze Gorrikoek lortu zuten Lizarran borrokak etetea, zauritu alfontsotarrak gotorlekutik ateratzeko; baita Iruñan ere, alderdi karlistako zaurituen konboiak pasatzen uzteko.

Espainiako Gurutze Gorriaren lehen ospitalea 1874an jarri zuten martxan, Tafallan, Gendulaingo Jauregian. XIX. mendea amaitu baino lehen, Gurutze Gorriko lehen boluntario nafarrak Kubara joan ziren, Espainiako Gurutze Gorriko beste erizain batzuekin batera. Horren harian, erakundeari egokitu zioten Kuban eta Filipinetan borrokan aritu ziren soldadu espainiarrak aberriratzea, 1896tik 1900era.

145 urte igaro dira

Nafarroako Batzarrak hainbat egoitza eduki ditu, zerbitzuak egokitzeko asmoarekin. Orain Gurutze Gorriaren ospitale zaharreko lurretan dago; izan ere, 1998ko ekainaren 27an Iruñako Leire kaleko 6. zenbakira eraman zuten egoitza. Orain, egoitza horretan azken puntako teknologiak eta azpiegiturak dauzkate, garaiari egokituta lan egiteko.

Gaur egun, Nafarroan 11.700 bazkide eta 1.700 boluntario aktibo daude tokiko 18 batzarretan. Nafarroako Gurutze Gorriak sektore ahulenen premiei egokitzen jarraitzen du, gizartea etengabe bilakatzen baita.

Zerbitzu garrantzitsuenak hauek dira, besteak beste: sorospena eta larrialdiak; etorkinentzako gizarte esku-hartzea, prestakuntza eta enplegu bilaketa; adinduentzako eta adingabeentzako arreta; eta ingurumena.

Gurutze Gorria zabaldu zen osasun alorrean hutsune handi bat betetzeko, osasun garraioa, ospitaleak eta odol-bankuak jartzeko, besteak beste.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa