(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Frantziak eta Nafarroak elkarlanean aritzeko 18 proiektu onartu dituzte, Akitania-Nafarroa Funts Bateratua medio asteazkena, 2009.eko uztailak 29

Finantzatuko dituzte, batetik, hizkuntza trukeak eta truke profesionalak; eta bestetik, ikertzeko eta kultura zabaltzeko proiektuak


Orain dela gutxi, Ekonomia departamentuak Akitania-Nafarroa Funts Bateratuko laguntzen deialdia ebatzi du. Funts horien bitartez bi herrialdeen arteko lankidetza proiektuak finantzatzen dituzte, urtero. Aurten 18 proiektu onartu dituzte, 16 erakunde nafarrek sustatuak: enpresek, hezkuntza zentroek, fundazioek, elkarteek eta udalerriek.

Funtsaren helburua da bi herrialdeen arteko elkarlana gehitzea, bi aldeko lankidetza proiektuen bitartez; proiektu horietan parte hartu behar dute, gutxienez, bi lurraldeetako kide banak. Aurtengo deialdiaren aurrekontua 215.609 eurokoa da eta zenbateko horrekin onartutako proiektuen kostuaren %32 finantzatuko dute.

Proiektuak balioeste eta hautatze aldera, bi aldeko batzorde bat bildu zen Iruñan. Azkenik, deialdira aurkeztutako 22 proposamenetatik 18 onartu zituzten.

Oraingoan, proiektuak deialdiko hiru ardatzetako baten gainekoak izan dira: goi mailako hezkuntza; jarduera ekonomikoa eta berrikuntza teknologikoa; eta garapen eramangarria eta azpiegiturak. Gauzak horrela, proiektuetan era honetako jarduerak gauzatuko dituzte: hizkuntza trukeak, kultur hedakuntza, truke profesionalak, ingurumenaren eta osasunaren arloko ikerketak, teknologia berrien erabilera eta turismo eramangarriaren garapena.

(Erantsi dugun dokumentuan proiektuen eta Nafarroako partaideen zerrendak eta laguntzaren zenbatekoa jarri ditugu). 

Dokumentazioa:
proyectoscooperaciónfrancia.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa