(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur goizaldean Burgosko Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua gaitzetsi du asteazkena, 2009.eko uztailak 29

Zaurituei elkartasuna adierazi eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei babesa agertu die


Nafarroako Gobernuak gaur goizaldean Burgosko Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua gaitzetsi du

Nafarroako Gobernuak gaur goizaldean Burgosko Guardia Zibilaren kuartelean egindako atentatu ankerra gaitzetsi du. Atentatuan hainbat pertsona zauritu dira, eta kalte material ugari eragin ditu. Era berean, ETA talde terrorista –itxura guztien arabera ekintza doilor honen egilea da- eta taldea osatu, babestu, defendatu eta justifikatzen duten guztiak gaitzetsi ditu.
Foru Gobernuak atentatuaren ondorioz zauritu diren guztiei elkartasuna agertu eta azkar eta erabat sendatzea opatu die.
Era berean, Guardia Zibilari, kide guztiei eta Estatuko gainerako Segurtasun Indar eta Kidegoei babesa, aitorpena eta esker ona adierazi die gure gizartearen eta gure gizarteko askatasun-araubidearen funtsezko giltzarria den zuzenbidezko estatuaren alde egiten duten lan garrantzitsu, ausart eta arriskutsuarengatik.
Ekintza anker honen helburua legearen zerbitzarien eta haien familiakoen –haurrak eta adin guztietako pertsonak- artean sarraskia eragitea zen, eta hori gizarte osoari, Nafarroakoari eta Espainia osokoari, egindako eraso larri eta zuzena da. Gizarteak uste demokratiko irmoak ditu, herritarrek askatasunez babestutako erabakiak soilik onartzen ditu eta terrorismoaren mehatxua, estortsioa eta jarduera kriminala bete-betean baztertzen ditu.
Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak erakundeei, alderdi politikoei, elkarteei eta herritarrei eskatu die atentatu terrorista hau dela-eta jendaurrean eta argi eta garbi adierazi dezatela indarkeria eta xede politikoak erdiesteko indarkeriaren erabilera bultzatzen dutenak irmo baztertzen dituztela. 



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa