(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko erditzeen atala birmoldatzeko proiektua aurkeztu du osteguna, 2009.eko uztailak 30

Obrak udazkenean hasiko dituzte eta Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inbertituko ditu


Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala birmoldatzeko proiektua. Lehen solairuko esku-hartze eremua. ( irudia handitu )

Gaur eguerdian, Garcia Orcoyen ospitalean, María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak ospitale horretako erditzeen atala birmoldatzeko proiektua aurkeztu du. Obrak udazkenean hasi eta zortzi hilabetean bukatuko dituzte. Nafarroako Gobernuak 893.500 euroko inbertsioa egingo du.

Kutz kontseilariarekin batera PSN alderdiko eleduna, Samuel Caro, egon da aurkezpenean; izan ere, Carok bultzatutako ekimena da birmoldatze proiektua. Zehazki, lehen solairuan ebakuntza gela berri bat egingo dute, erditzeen atala birmoldatuko dute eta behe solairuko kirurgia eremua hobetuko dute. 

Hain zuzen, lehen solairuko ebakuntza gela erditze atalaren ondoan libre dagoen leku batean egingo dute; era horretan operazio gela berri bat edukiko dute, gehigarriekin. Eremu horrek 138 metro koadro izango ditu, guztira. 

Horrez gain, erditzeen atala birmoldatuko dute: erditze gela, umeak suspertzeko atala, dilataziorako lekua, sarbideak eta loturak. Birmoldatzeko eremuak 120 metro koadro dauzka.


Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala birmoldatzeko proiektua. Erditze atala berrituta. ( irudia handitu )

Azkenik, behe solairuko kirurgia atala hobetuko dute: familiari arreta emateko bulego bat eta atseden hartzeko espazio bat jarriko dituzte. Guztira 28 metro koadro gehiago jarriko dituzte. Horrez gain, kirurgia atalean hozkailu zaharra kendu eta berria jarriko dute, estalkian errendimendu handiagoa duen bat.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak uztailaren 27ko bileran adostu zuen Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerenteari kontratua sinatzeko baimena ematea, Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala handitzeko eta berritzeko obrak egiteko eta zuzentzeko kontratua, hain zuzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa