(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

AEMETek jakinarazi du bihar ekaitz handiak izan ditzakegula Nafarroan ostirala, 2009.eko uztailak 31

Nafarroako Larrialdi Agentziak, bere aldetik, zonako Udalei eta gazteen kanpaldiei eman die abisua


Estatuko Meteorologia Agentziak (gaztelaniaz AEMET) alerta horia eman du Nafarroarako: bihar eguerdian hasi eta igande gauerdira arte euri eta ekaitz handiak egingo omen ditu Foru Erkidego osoan, batik bat Pirinioetan.

Abisu hori jaso eta AEMETek alerta laranja kolorera igo dezakeela jakin ondoren, Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) eguraldiaren iragarpenaren berri eman die Pirinioetako Udalei, Gizarte Gaietako departamentuari (Gazteria Institutuak antolatzen dituen kanpaldietara abisua helaraz dezan) eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari.

Horrez gain, abisua eman die, baita ere, iparraldeko Suhiltzaile Zerbitzuari, foruzainei, guardia zibilari, DYAri eta Gurutze Gorriari.

Nafarroako Gobernuak gidariei aholkatu die oinarrizko segurtasun neurriak jartzea eta zirkulazioko agenteek ematen dituzten jarraibideei kasu egitea. Segurtasun neurriak dira, besteak beste, poliki joatea, ura pilatzen den lekuetara ez bertaratzea, informazioa jasotzea (900 400 100 telefonoaren edo Nafarroako Gobernuko web orriaren bitartez), lurreten eta zuloekin kontuz ibiltzea eta ibilgailua geldirik geratzen bada handik irtetea.

Halaber, komeni da etxeetan zuhur jokatzea (haizeak eraman ditzakeen gauzak kentzea eta etxetresna elektrikoak deskonektatzea, tentsio igoerekin kaltetu ez daitezen eta deskarga elektrikorik gerta ez dadin) eta kalean oinezkoak ere kontu handiz ibiltzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa