(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia %21 egin du behera trafiko-istripuetan hildakoen kopuruak urteko lehen zazpi hilabeteetan ostirala, 2009.eko uztailak 31

23 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan, 2008ko aldi berean baino 6 gutxiago


Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko balantzearen arabera, urteko lehenengo zazpi hilabeteetan 23 pertsona hil dira guztira Nafarroan izandako trafiko-istripuetan, herri barruko zein herri arteko bideetan. 2008ko aldi berean 29 pertsona hil ziren eta, beraz, iazko urtearekin alderatuz, beherakada %20,68 da. Gainera, hildako gutxien izan duen urtea da, 2003tik gutxienez.

Gaurko eguna amaitu aurretik, hilabete honetan hiru pertsona hil dira, eta 2008ko uztailean 8 hil ziren. Uztailaren 6an Bulgariako 37 urteko kamioilari bat NA-137 errepidean (Burgi-Izaba) hil zen, kamioia errepidetik atera eta irauli ostean. Bi egun geroago, uztailaren 8an, Arroitzeko 82 urteko gizonezkoa NA-6340 errepidean hil zen, aurre-alboko talka batean, Urbiola eta Allo lotzen dituen errepidean. Eta uztailaren 20an, Labianoko 22 urteko gazte bat NA-2310 errepidean hil zen Aranguren Ibarrean, ibilgailua errepidetik atera eta zuhaitz bat jo ondoren.

Lehenengo zazpi hilabeteetan izandako 23 hildakoetatik 22 Nafarroako Foru Komunitateko sareko herri barruko bideetan gertatutako istripuetan hil dira (8 autobia eta autobideetan eta gainerakoak interes orokorreko edo tokiko errepideetan) eta 1 herri barruko bideetan edo bestelakoetan (haur bat Aranatzen zapaldu zuten). Hiru istriputan biktima ugari egon ziren, zehatz esanda A-15 errepidean, Lekunberrin, urtarrilean; AP-15 errepidean, Peralta inguruan, apirilean; eta NA-132 errepidean (Lizarra-Tafalla-Zangoza), Larraga udalerrian, ekainean. Istripu bakoitzean bi pertsona hil ziren.

Hilabeteen arabera, urtarrilean 4 pertsona hil ziren, otsailean ez zen inor hil, martxoan 5 pertsona hil ziren, apirilean 2, maiatzean 2 eta ekainean 7. Bost istripu asteazkenean gertatu ziren eta 8 larunbat eta igandeetan. Adinen arabera, 8 biktimak 45 urte baino gehiago zituzten, 7k 35 eta 44 bitatean, beste 7k 18 eta 34 bitartean, eta 1ek 18 baino gutxiago. 23 hildakoetatik 4 oinezkoak ziren, 2 ziklomotorrean zihoazen, 14 turismoan edo furgonetan eta 3 kamioian. Guztiak gizonezkoak ziren, 4 emakume eta haur bat kenduta.

Arrazoiei dagokienez, kasu gehienetan ibilgailu bat aurkako lerroan sartu zen eta aurre-alboko talkak gertatu ziren (13 pertsona), 6 kasutan ibilgailua errepidetik atera zen, eta 4 oinezkoak ziren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Hildakoak eragin dituzten trafiko-istripuak urtarrila-uztaila

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa