(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako autobiaren 4 eta 5 zatiak egikaritzeko kontratua sinatu du ostirala, 2009.eko uztailak 31

Zati horiek Judasen Bentaren eta Zaragozako mugaren artean daude eta ezkutuko bidesariaren sistema medio egingo dituzte


A21 errepideko bi zatiak egikaritzeko kontratua sinatzeko bilera

A21 autobiako bi zati ezkutuko bidesariaren bidez egikaritzeko kontratua sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadradoren bitartez, A-21 Pirinioetako Autobiaren 4 eta 5 zatiak egikaritzeko kontratua sinatu du. Zati horiek Judasen Bentaren eta Zaragozako mugaren artean daude eta ezkutuko bidesaria medio egingo dituzte.

Kontratua sinatu dute, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Alba kontseilariaz gain Herri Lanetako zuzendari nagusiak, Jose Luis Echavarri Arraizak; eta aldi baterako enpresa elkartearen aldetik, Construcciones Mariezcurrena SL enpresako Javier Mariezcurrenak, Construcciones Luciano Elcarte SL enpresako Ricardo Elcartek eta Iridium Concesiones de Infraestructuras SA enpresako Jesus Rodriguez eta Miguel Angel Municiok. Enpresa elkartea aipatu zatiak eraikitzeaz eta autobia Nafarroa osoan zaintzeaz arduratuko da.


Legealdi osoan esleitu duten obra garrantzitsuena da. Obra horren bitartez Nafarroako Gobernuak gaur egungo krisi egoeran oinarrizkoak diren bi helburu lortu nahi ditu: ekonomia dinamizatzea eta enpleguari eustea. Halaber, jarduera horrekin, Foru Gobernuak 2002-2009 Errepideen Plan Zuzentzailean jasotako ardatz estrategiko guztiak beteko ditu.


Obrak Nafarroa 2012 Planekoak dira eta eraikitzeko bi urte eta erdiko epea dute: 2009an hasi eta 2011ko abendurako bukatu behar dituzte. Bi zati horiek egiteko gutxi gorabeherako aurrekontua 222,85 milioi eurokoa da, aipatu planean dagoen aurrekonturik handiena da.


Pirinioetako autobiako 4 eta 5 zatiak (16,6 kilometro) dira eraikitzeko zailenak. Izan ere, bi tunel, tunel faltsu bat eta hiru biaduktu egin behar dituzte (bat Irati ibaiaren gainean eta beste bi Esako urtegiaren hedapenean).

Ezkutuko bidesariaren ezaugarriak

 Ezkutuko bidesaria deritzon esleipen sistema medio, enpresa edo enpresa elkarte batek azpiegitura publiko bat finantzatu, proiektatu, eraiki eta ustiatzen du. Trukean, eskumena duen herri administrazioak errepidean ibiltzen den ibilgailu bakoitzagatik kanon bat ematen dio, esleipenak irauten duen bitartean; kasu honetan baita errepidea eskura edukitzeagatik ere.


Esleipendunak, bere aldetik, bere gain hartzen ditu proiektua egiteko eta eraikitzeko arriskuak eta finantza eta zirkulazio arloko arriskuak.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa