(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mallorcako bi guardia zibilen erailketaren kontrako kontzentrazioan parte hartu du ostirala, 2009.eko uztailak 31

Sanz presidenteak eta Foru Gobernuko hainbat kidek parte hartu dute, beste agintari batzuez gain


Nafarroako Gobernuak Mallorcako bi guardia zibilen erailketaren kontrako kontzentrazioan parte hartu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Miguel Sanz Sesma presidentea buru duela, atzo Mallorcako Palmanova-Calvia herrian izandako atentatu terroristaren kontra Nafarroako Parlamentuak antolatutako kontzentrazioan parte hartu. Atentatuan Diego Salva Lezaun eta Carlos Saenz de Tejada guardia zibilak erail zituzten.
Ekitaldian Foru Gobernuko kontseilari hauek ere parte hartu dute: Javier Caballero, Alvaro Miranda, María Kutz, Laura Alba eta Carlos Esparza. Kontzentraziora bertaratu dira, baita ere, Nafarroako Parlamentuko jarduneko presidentea, Javier Marcotegui; Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Elma Sainz; hainbat alderdi politiko, sindikatu eta erakundeetako ordezkariak; beste zenbait agintari; eta herritar batzuk.
Bost minutuko isilunearen ondoren bertaratuek txalo egin dute eta Sanz presidenteak berretsi du atentatua gaitzesten duela eta babesa eta elkartasuna agertu die eraildako bi agenteei eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei. Nabarmendu du, baita ere, “egunez egun, ETAren terrorismoari kontra egiteko gero eta elkartuago eta sendoago gaudela”, eta ETAk “porrot egin duela, 50 urtean ez duelako helburu bat ere betetzea lortu”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa