(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean 149 langabe gehiago egon dira Nafarroan asteartea, 2009.eko abuztuak 4

Hilabete horretan langabeziak gora egin ohi du Foru Komunitatean, baina aurtengo %0,40ko gorakada hamarkada osoko txikiena da


2009ko uztailaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan 149 langabe gehiagok eman dute izena, aurreko hilabetearekin alderatuta. Beraz, langabeen kopuru osoa 37.730 da. Gorakada %0,40 izan da balio erlatiboetan.

Nafarroaz gain, langabeziak gora egin du Murtzian, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Espainian langabezia jaisten lagundu duten bi faktoreek ez dute eraginik izan Nafarroan. Batetik, turismoa, sektoreak ekonomian pisu txikia duelako, eta bestetik, eraikuntza, Foru Komunitatean langabezia eragiten jarraitzen du eta.


Gaur egun, Nafarroan langabeen zifrarik txikiena dago martxotik. Azken lau hilabeteetan, Foru Komunitatean bi hilabetetan langabeziak behera egin du (maiatza eta ekaina), eta gainerako hilabeteetan igoerak txikiak izan dira (ikusi taula erantsia).

Nafarroako Gobernuak datu horren balorazio negatiboa egin du, langabe gehiago daudelako, baina igoera eutsia dela adierazi du (%0,40), Nafarroan langabeziak gora egin ohi duen hilabetean. Uztaileko igoera hamarkada osoko igoerarik txikiena da. 2008ko uztailean 1.200 langabe gehiago egon ziren, eta 2007an, mila baino gehiago. Bestalde, Foru Komunitatean langabeziak bi hilabetez jarraian behera egin ondoren izandako lehen gorakada da.

Langabeziak behera egin du gizonezkoen eta immigranteen kasuan, eta batez ere gazteen artean, hain zuzen ere, %2,54 egin du behera (118), eta emakumezkoen artean gora egin du. Modu berean, industrian behera egin du, 125 langabe gutxiago baitaude (batez ere, Volkswagen fabrikaren eta automozio-sektore osoaren portaera ona dela bide), baita aurretik enplegurik ez zuten pertsonen artean ere. Aipatzekoa da merkataritza-sektorean ere langabeziak behera egin duela. Nekazaritzan, zerbitzuetan eta eraikuntzan gora egin du, eta batez ere, igoerak hilabete honetan ohikoak diren ekoizpen-arloetan gertatu dira, hau da, hezkuntzan eta ostalaritzan, azken horretan San Fermin jaiak amaitzearen eraginez.

Uztailean 19.423 kontratu sinatu ziren, eta aurreko hilabetearekin alderatuta 1.245 gehiago izan dira (%6,85). Industriako kontratuen kopuruak gora egiteak sektoreak joera onari eusten diola erakusten du, oro har krisian murgilduta egon arren. Era berean, zerbitzuen sektorean ere kontratuen kopuruak gora egin du.

Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua uztailean 268.523 pertsona izan zen, ekainean baino 329 gutxiago.
Bestalde, Nafarroa da langabeek enplegua aurkitzeko aukera gehien duten eskualdea. Nafarroako langabeen %42k lan-merkatuan berriz sartzeko aukera handia du, eta nazioko batez bestekoa %23 da.

Enplegu-agentziei erreparatuz, langabeziak behera egin du herri hauetan: Lizarra (%4,52), Tutera (%1,53) eta Tafalla (%0,08). Eta hauetan gora egin du: Altsasu (%6,46), Doneztebe (%2,56), Lodosa (%2,21), Agoitz (%1,27) eta Iruña (%0,98).

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreei erreparatuz gero, langabeziak behera egin du motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioan, enpleguari lotutako jardueretan, txikizkako merkataritzan, elikaduraren industrian, motordun ibilgailuen eta motozikleten salmentan eta konponketan, kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioan. Langabeziak gora egin du batez ere hezkuntzan, jakien eta edarien zerbitzuetan, eraikuntzan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta ehizan eta horiei lotutako zerbitzuetan, metalurgian, burdinazko, altzairuzko produktuen eta ferroaleazioen fabrikazioan, kirol-, aisia- eta entretenimendu-jardueretan.

Sexuen arabera, emakumezkoen artean 18.853 langabe daude, hau da, %0,97 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta, eta gizonezkoen artean 18.877 langabe daude, hau da, %0,17 egin du behera.

Adin-taldeei erreparatuz gero, 25 urtetik beherakoen artean 4.526 langabe daude, hau da, %2,54 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 25 urtetik gorakoen artean 33.204 langabe daude, hau da, %0,81 egin du gora.

2008ko uztailarekin alderatuta, balio absolutuetan 13.788 langabe gehiago daude, hau da, %57,59 balio erlatiboetan.

Dokumentazioa:
Langabeziaren bilakaera

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa