(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A gripearen eraginak behera egin zuen Nafarroan joan den astean asteartea, 2009.eko abuztuak 4

A gripearekin gaixotutako lau pertsona daude Nafarroako ospitale publikoetan ospitaleratuta eta beste zortzi pertsonei alta eman diete.


Virgen del Camino ospitalea

Virgen del Camino ospitalean hiru pertsona daude.

Nafarroan gripearen segimendua egiten duen Mediku Zaintzaileen Sareak azaldu du A H1N1 gripearen eraginak behera egin duela pixka bat. Uztailaren 19tik 25era 100.000 biztanleko 93 kasu egon ziren eta uztailaren 26tik abuztuaren 1eko astera 72.

Eragina egonkortu edo jaitsi egin da adin talde guztietan. Dena den, gripeak 15 urtetik beherakoei eragin die gehien eta, gero, gazte eta helduei (15 eta 44 urte artekoei); 65 urtetik gorakoei askoz gutxiago eragin die.

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Joan den astean hamabi pertsona zeuden A gripeagatik Nafarroan ospitaleratuta. Zortziri alta eman diete eta, beraz, lau bakarrik daude ospitaleratuta, bat Nafarroako Ospitalean eta hiru Virgen del Camino ospitalean. Guztiak ondo sendatzen ari dira.

Zehazki, Nafarroako Ospitaleko ZIUn 38 urteko gizonezko bat dago. Virgen del Camino ospitaleko ZIUn 29 urteko emakumezko bat eta plantan 58 urteko emakumezko bat eta 45 urteko gizonezko bat.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa