(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ignacio J. Urricelquiren "La pintura y el ambiente artístico en Navarra (1873-1940)" liburua aurkeztu dute asteartea, 2009.eko abuztuak 4

Nafarroako Gobernuak liburuaren 700 ale argitaratu ditu eta 30 euroan jarriko ditu salgai


La pintura y el ambiente artístico en Navarra 1873-1940

Ignacio J. Urricelquiren liburuaren azala. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Kultura arloko zuzendari nagusiak, Pedro Luis Lozano Urizek, Ignacio J. Urricelqui Pachoren “La pintura y el ambiente artístico en Navarra (1873-1940)” liburua aurkeztu du. Liburua Nafarroako Gobernuak argitaratu du, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez. Guztira 700 ale egin dituzte eta 30 euroan jarriko dituzte salgai.

Liburuan 1873tik 1940ra arteko Nafarroako giro kultural eta artistikoari buruzko bere ikuspegia azaldu du egileak. Garai horretan, izan ere, berrikuntza plastikoak izan ziren, Parisko joerek bultzatuta, besteak beste. Urrizelquik modernitate eta tradizio artistikoaren arteko eztabaida egin du, iturri dokumentalak eta hemerografikoak aztertu eta garaiko historia, gizarte eta kulturari buruzko bibliografia espezifikoa kontsultatu ondoren. 

Liburuak hamabi kapitulu dauzka, eta kapitulu horiez gain egilearen sarrera, ondorioak, eranskinak eta erreferentzia dokumental, hemerografiko eta bibliografikoak daude. 

Lehenbiziko kapituluan 1873tik 1940ra arteko Nafarroako kultur giroa deskribatu du. Bigarren eta hirugarren kapituluan garai hartako artista nafarrak nola prestatzen ziren azaldu du: aurrena probintzian bertan, batik bat Iruñako Arte eta Lanbideen Eskola, baina baita ere Tuteran eta akademia pribatuetan, besteak beste; eta gero estatuan edo nazioartean. Prestakuntza artistikoari buruzko azalpenak laugarren eta bosgarren kapituluetan osatu ditu: Nafarroako Diputazioak, Iruñako Udalak, beste erakunde nafar batzuk eta partikularrek artistei nola laguntzen zieten aztertu du. Hurrengo bost kapituluak Nafarroako artisten sustapenari buruzkoak dira. Garai hartan erakusketak eta tokiko, estatuko eta nazioarteko lehiaketak egiten zituzten, esaterako: San Fermin jaietan kartel lehiaketa, Madrilen Arte Ederren Erakusketa Nazionala, Parisen Azoka eta Nafarroako erakundeen eta partikularren espazioetan erakusketak. Nafarroako artisten sustapenari dagokionez, Bilbo, Donostia eta Bartzelonako jarduerak ere aztertu ditu. Azken bi kapituluak Nafarroako artearen kritikari buruzkoak eta pinturaren sustapenari buruzkoak dira; kritikak 1920. hamarkadan hasi ziren egiten.

Ignacio Urricelqui Pacho Giza Zientzietan lizentziatua eta Filosofia eta Letretan doktorea da (Nafarroako Unibertsitatea). Urricelquik arte garaikidea ikertu du, batik bat XIX. eta XX. mendekoa. Hala, Inocencio Garcia Asarta margolari nafarrari buruzko monografia bat idatzi du (2002), baita “Recuerdos de una guerra civil. Álbum del bloque de Pamplona” liburua ere (Nafarroako Gobernuak argitaratu zuen 2006an). Nafarroako Gobernuak argitaratutako (2006) “Palacio Real de Olite 1860” obran parte hartu du: Iturralde eta Suiten “Memoria sobre las ruinas del Palacio Real de Olite” obraren berrargitalpenaren testuingurua aztertu du, hain zuzen. Azanza Lopezekin batera “El cartel de la Feria del Toro de Pamplona (1956-2006). Arte, diseño y tauromaquia” liburua idatzi du (Iruñako Erruki Etxea, 2006), eta Jose Luis Molins Muguetarekin batera, orain dela gutxi, “Artistas en homenaje a Sarasate. Albúm Roma 1882” (obra hori Iruñako Udalak argitaratu du aurten). Gainera, komisario lanak egin ditu hainbat erakusketatan eta katalogoetan ere parte hartu du, azkena Bilboko Arte Ederren Museoak XIX. mendeko pinturaren gainean egindako katalogoan. Horrez gain, aldizkari zientifikoetarako artikuluak idatzi ditu, besteak beste aldizkari hauetarako: Archivo Español de Arte, Principe de Viana, Ondare, eta Boletín de Arte. Halaber, hitzaldiak eman ditu honako hauek antolatutako zikloetan: Espainiako Ondare Historikoaren Institutuak, Lazaro Galdiano Fundazioak, Nafarroako Azterlan Historikoen Elkarteak, eta Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedrak. Orobat, biltzar eta mahai-inguruetan parte hartu du, hitzaldi eta komunikazioekin. Orain irudi grafikoak eta Nafarroako artearen eta ideologiaren arteko lotura aztertzen ari da eta gai bakoitzeko lan bana prestatzen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa