(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerealaren 2008-2009 kanpainan alde handiak egon dira, meteorologia dela eta asteartea, 2009.eko abuztuak 4

Laborantza gehienetan, produktibitatea itxarondakoa baino txikiagoa izan da, baina kalitatea onargarria


Gari-soroa

Zerealaren 2008-2009 kanpainan alde handiak egon dira, meteorologia dela eta. ( irudia handitu )

Zerealaren 2008-2009 kanpainan desberdintasun handiak egon dira Nafarroan, meteorologia dela eta. Produktibitatea itxarondakoaren azpitik egon da laborantza gehienetan eta emaitza onak iparraldeko inguru freskoetan soilik lortu dira. Hala ere, kalitatea onargarria izan da, pisu espezifiko eta alearen neurri onekin, eta hain zuzen ere, faktore horiek oso interesgarriak dira merkaturatzeari begira.

Horiek dira gaur Erriberrin zerealen kanpainaren inguruan egindako balantze-jardunaldian jakitera eman diren datu nagusiak. Programan udazkeneko hurrengo kanpainarako orientabideak ere eman dira. ITG Agrícola enpresak antolatu du jardunaldia eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak inauguratu du.

Kontseilariak zerealen sektorearen egoera berrikusi du eta sektorearen prezioak munduko merkatuaren araberakoak direla gogorarazi du. Ildo horretatik, gaur egungo prezio-beherakada egonkortu egin da, bi kanpainatan prezioak “oso handiak” izan dira eta. Hori dela eta, nekazariei ongarriak, fitosanitarioak eta makineria arrazoiz erabiltzeko gomendatu die, ustiapen-kostuak murrizteko. Kontseilariaren esanetan, horretarako, “laboreak dibertsifikatu behar dira”, modu horretan lurraren emankortasuna modu naturalean hobetzen da eta.

Horrez gain, Sanzberrok Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriak zerealetan izango dituen ondorioak azaldu ditu, 2010ean laguntzak erabat desagertuko baitira. Horrez gain, kontseilariak Nafarroako Gobernuaren jarrera azaldu du, NPBren “mediku-azterketaren” aurrean. Legeen sorta berriari esker estatu kideek nazioko politika interesgarriak finantzatu ahal izango dituzte. Ildo horretatik, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioa Lehorreko Laborantzetan Txandaketak Sustatzeko Nazioko Programa prestatzen ari da. Horren bidez, 60 milioi euro bideratu nahi dira 2 tn/ha baino etekin txikiagoak dituzten azaleretara. Nafarroak gaur egungo zirriborroarekin ados ez dagoela adierazi du, etekin txikiena duten inguruei lehentasuna ematen baitie, eta hori, Sanzberro kontseilariaren esanetan kaltegarria izango litzateke Nafarroako zerealen ustiapenetarako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa